11. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

2002ko ekitaldirako aurrekontu orokor eta bakarra

Entitateko Batzar Orokorrak, 2001eko abenduaren 13an egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea 2002ko ekitaldiko aurrekontua, bera betearazteko oinarriak eta urte horretarako plantilla organikoa. Espedientea ikusgai egonen da idazkaritzan (San Salvador, 11-behea), 15 egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek bidezko juzgatzen dituzten alegazioak egin ditzaten. Hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Tafallan, bi mila eta bateko abenduaren hemezortzian. Mankomunitateko burua, Javier Santalla Prieto.

Iragarkiaren kodea: A0113359