11. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

427/2001 FORU AGINDUA, azaroaren 13koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana. Baimena ematen du 2001/02 ikasturtean Lanbide Hastapeneko Programak ezartzeko Nafarroako Foru Komunitateko Bigarren Hezkuntzako institutuetan, ikastetxe pribatu itunduetan eta irabazi asmorik gabeko erakundeetan.

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren 23.2 eta 3 artikuluak ezartzen du hezkuntza administrazioek bermatuko dutela gizarte garantiako berariazko programen eskaintza behar adinakoa izatea, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako etapa dagozkion helburuak erdietsi gabe uzten duten ikasleentzat. Halaber, ezartzen du, programen helburua ikasle horiei lanbiderako oinarrizko prestakuntza ematea dela, bizitza aktiboan sartzeko edo ikasketetan aurrera segitzeko. Era berean, Legeak adierazten du toki administrazioa hezkuntza administrazioarekin lankidetzan ari daitekeela halako programak garatzeko.

Programa horiek Nafarroako Foru Komunitatean arautzen dituen ekainaren 21eko 233/1999 Foru Dekretuak ezartzen du programen izen orokorra "Lanbide Hastapeneko Programak" dela, eta antolakuntzarako ereduak bost modalitate biltzen dituela. Bestalde, baimena ematen die Hezkuntza eta Kultura kontseilariari, Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariari eta Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilariari Foru Dekretu hau betearazi eta garatzeko behar diren xedapen guztiak eman ditzaten.

Horretarako, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Gobernua arautzen duen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 36.2 b) artikuluak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Foru Agindu honen eranskinetan ageri diren Bigarren Hezkuntzako institutuei, ikastetxe pribatu itunduei eta irabazi asmorik gabeko erakundeei baimena ematea eranskinetan azaltzen diren Lanbide Hastapeneko programak 2001/02 ikasturtean garatzeko.

2. Era berean, irabazi asmorik gabeko erakundeak bigarren hezkuntzako zein instituturi atxikiko zaizkion eranskinean ageri da.

3. Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiak, abuztuaren 27ko 770/2001 Ebazpenaren bidez, haien antolaketarako eman dituen jarraibideen arabera garatu beharko dira programak.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Ahalmena ematen zaio Hezkuntza zuzendari nagusiari Foru Agindu honetan araututakoa garatu eta betetzeko behar diren xedapen guztiak eman ditzan.

Bigarrena.-Foru Agindu hau honako hauei igorriko zaie: Ikasketen Antolamendu eta Lanbide Heziketaren Zerbitzua, Inbertsio Zerbitzua, Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzua, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzua, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzua, Lanbide Heziketa Berriztatu eta Garatzeko Atala, Ikasketak Antolatzeko Atala, eta ikastetxe eta erakunde interesatuak.

Hirugarrena.-Foru Agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hamahiruan.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

I. ERANSKINA IKASTETXE PUBLIKOAK

Modalitatea: Oinarrizko Lanbide Hastapena

IRAUPENA

"Estella" B.H.I. (Lizarra) -Etxebizitzen instalazio elektrikoetako lang. 1 1.000 ordu

"Lekaroz-Elizondo" B.H.I. (Elizondo) -Bulegoko laguntzailea 1 1.000 ordu

-Soldadurako langilea 1 1.000 ordu

"Peralta" B.H.I. (Azkoien) -Ibilgailuetako mekaniko laguntzailea 1 1.000 ordu

"Tafalla II" B.H.I. (Tafalla) -Bulegoko laguntzailea 1 1.000 ordu

-Iturgintzako langilea 1 1.000 ordu

"Sanitaria" B.H.I. (Iruña) -Osasun arloko zeladorea 1 1.000 ordu

"Agroforestal" B.H.I. (Iruña) -Mintegi eta lorategietako langilea 1 1.000 ordu

"S. Miguel de Aralar II" B.H.I. (Altsasu) -Soldadurako langilea 1 1.000 ordu

"Huarte" B.H.I. (Uharte) -Mantenimendu elektromekanikoko lang. 1 1.000 ordu

-Sukalde eta pastelgintzako laguntzailea 2 2.000 ordu

-Jatetxe eta tabernako laguntzailea 2 2.000 ordu

-Ibilgailuak konpontzeko laguntzailea 2 2.000 ordu

Modalitatea: Lanbide Lantegiak

IRAUPENA

"Donapea" B.H.I. (Iruña) -Ibilgailuak konpontzeko lag. 2 1.500 ordu

-Ibilgailuak konpontzeko lag. 1 1.500 ordu

-Txapa eta pintura konpontzeko lag. 1 1.500 ordu

"ETI" B.H.I. (Tutera) -Ibilgailuak konpontzeko laguntzailea 2 1.500 ordu

-Soldadurako eta eraikuntza metalikoetako lag. 2 1.500 ordu

"Ibaialde Burlada" B.H.I. (Burlata) -Ile-apainketa eta estetikako laguntzailea 2 1.500 ordu

-Iturgintza eta berokuntzako langilea 2 1.500 ordu

"J. Caro Baroja II" B.H.I. (Iruña) -Behe tentsioko instalazio elektrikoetako lag. 2 1.500 ordu

-Zurgintzako eta altzariak egin eta instalatzeko lag. 1 1.500 ordu

-Zurgintzako eta altzariak egin eta instalatzeko lag. 2 1.500 ordu

"Virgen del Camino" B.H.I. (Iruña) -Behe tentsioko instalazio elektrikoetako lag. 1 1.500 ordu

-Soldadurako eta aluminiozko arotz lanetako lag. 2 1.500 ordu

-Soldadura eta galdaragintzako lag. 2 1.500 ordu

"Azagra" D.B.H.I. (Azagra) -Mantenimendu elektromekanikoko lang. 1 750 ordu

Modalitatea: Lanbide Hastapen Berezia

IRAUPENA

"Benjamín de Tudela" B.H.I. (Tutera) -Elektrizitatea eta elektronika / Zurgintza eta altzarigintza 1 3.000 ordu

"Lekaroz-Elizondo" B.H.I. (Elizondo) -Fabrikazio mekanikoa / Administrazioa 1 3.000 ordu

"Estella" B.H.I. (Lizarra) -Elektrizitatea eta elektronika / Zurgintza eta altzarigintza 1 3.000 ordu

"Agroforestal" B.H.I. (Iruña) -Nekazaritza jarduerak 1 3.000 ordu

"Ega" B.H.I. (San Adrian) -Nekazaritzako elikagaiak 1 3.000 ordu

"Sanitaria" B.H.I. (Iruña) -Osasuna 1 3.000 ordu

Marqués de Villena B.H.I. (Martzilla) -Elektrizitatea eta elektronika / Zurgintza eta altzarigintza 1 3.000 ordu

"Andrés Muñoz Garde" Hezk. Ber. I.P. -Elektrizitatea eta elektronika / Zurgintza eta altzarigintza 1 3.000 ordu

(Iruña)

"Torre Monreal" Hezk. Ber. I.P. (Tutera) -Elektrizitatea eta elektronika 1 3.000 ordu

II. ERANSKINA IKASTETXE BAIMENDUAK

Modalitatea: Oinarrizko Lanbide Hastapena

IRAUPENA

I.T.C. "Cuatro Vientos" (Iruña) -Bulegoko laguntzailea 1 1.000 ordu

"M.ª Inmaculada" L.H.ko I.P.(Iruña) -Ostatu arloko laguntzailea 1 1.000 ordu

"Salesianos" B.H.ko I.P. (Iruña) -Etxebizitzen instalazio elektrikoetako lang. 1 1.000 ordu

-Aluminiozko arotz lanetako lang. 1 1.000 ordu

"Carlos III" B.H.ko I.P. (Iruña) -Bulegoko laguntzailea 1 1.000 ordu

"Santa Catalina Labouré" (Iruña) -Bulegoko laguntzailea 1 1.000 ordu

-Gizarte zerbitzuetako lag. 1 1.000 ordu

Modalitatea: Lanbide Hastapen Berezia

IRAUPENA

Santa Catalina Labouré I.P. (Iruña) -Administrazioa 1 3.000 ordu

"Salesianos" B.H.ko ikastetxe pribatua (Iruña) -Elektrizitatea eta elektronika / Zurgintza eta altzarigintza 1 3.000 ordu

"Hijas de Jesús" B.H.ko ikastetxe pribatua -Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza 1 3.000 ordu

(Iruña)

"El Molino" Hezkuntza Bereziko -Zurgintza eta altzarigintza / Etxea 1 3.000 ordu

ikastetxe pribatua (Iruña) -Elektrizit. eta elektron. / Ehungin., jantzig. eta larrug. 1 3.000 ordu

-Nekazaritza jarduerak / Beiragintza eta zeramika 1 3.000 ordu

"Isterria" Hezkuntza Bereziko -Nekazaritza jarduerak 1 3.000 ordu

ikastetxe pribatua (Ibero) -Elektrizitatea eta elektronika 1 3.000 ordu

IRABAZI ASMORIK GABEKO ERAKUNDEAK

Modalitatea: Oinarrizko Lanbide Hastapena / Egokitua

IRAUPENA

"Centro Puente" (Gares) -Sukaldeko laguntzailea 1 900 ordu "Estella" B.H.I. (Lizarra)

"El Castillo" Lantegi Eskola -Sukaldeko laguntzailea 1 900 ordu "ETI" B.H.I. (Tutera)

-Iturgintzako langilea 1 900 ordu

"Haritz Berri" Baserri Eskola -Mintegi eta lorategietako langilea 1 900 ordu "Huarte" B.H.I. (Uharte)

-Zurgintzako langilea 1 900 ordu

"Lantxotegi" Lantegi Eskola -Eraikinen oinarrizko mantenimenduko lang. 1 900 ordu "Huarte" B.H.I. (Uharte)

"Etxabakoiz" Lantegi Eskola -Etxebizitzen instalazio elektrikoetako lang. 1 900 ordu "Huarte" B.H.I. (Uharte)

-Altzari modularrak egiteko lang. 1 900 ordu

Modalitatea: Lanerako prestatzeko lantegiak

IRAUPENA

Fción. Laboral de la Construcción (Iruña) -Igeltserotzako langilea 1 900 ordu "J. Caro Baroja II" B.H.I. (Iruña)

Iragarkiaren kodea: A0112225