11. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

JENDAURREKO INFORMAZIOA, instalazio hauen proiektuarena: "Ablitas-Barillas-Monteagudoko adarra Gas Navarra, S.A.ri emateko gunea", Tutera udal mugartean.

Hidrokarburoen Sektoreko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 73 eta 104. artikuluetan, eta Behartutako Desjabetzapeneko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 17. artikuluan eta haren erregelamenduaren 56. artikuluan ezarritako ondorioetarako jendaurrean jakitera ematen da epigrafeko proiektua. Ezaugarri hauek ditu:

Eskatzailea: Gas Natural S.D.G. S.A. Informazio honen ondoreetarako, hemen du egoitza: Gasteiz-Burgos errepidea, 7,8 km, Biloda (Araba)

Eskariaren xedea:

"Ablitas-Barillas-Monteagudoko adarra (Nafarroan) Gas Navarra, S.A.ri emateko gunea" izeneko proiektuko instalazio eta administrazio baimena.

Herri onurakoa dela aitortzea.

Instalazioen ezaugarriak: Hartuneko adarra Cascanterako BBV gas-hodiaren adarrean hasten da, E-28 posiziotik irteten den tokian, DN 4ïïko tartean hartzeko balbula eta gero, Tutera udal mugartean.

Konexioa kargako hartune baten bidez eginen da, orain dagoen 4" DN- ko tutueriaren gainean. 3-Way-tee bat dago, DN 3"koa, 4" DN-ko indargarri biribil osoarekin eta DN 6x3"ko murrizketa inbertitua. Hortik aterako da adar berria, 6"ko diametroarekin. DN 6"ko hartune balbula bat jarriko da kutxetan, eta 6"ko cap bat, adarraren azken gune gisara.

Adarraren luzera osoa 5 ml izango da, API 5L kalitateko altzairuzkoa, B graduko kalitatean, edo baliokidean, 6" DN eta 4 mm lodi. Bideraketa, lurpean, fabrikan eginiko pastikozko gainjanzki jarraikiaren bidez babestu behar da; hotzean zinta plastikoz gainjantziko da, obran eginda. Abiatze sareak emanen duen babes katodikoa du. Bideraketa 2.262 NM.3/h-ko emaria izateko diseinatu da; diseinuzko presioa 16 bar-koa da, eta diseinuzko tenperatura, berriz, 15.º C.

Aurrekontua: Aurrekontua bostehun eta hirurogeita lau mila bederatziehun eta laurogeita hamabi pezeta da (564.992).

Burutzeko epea: Proiektatutako instalazioa burutzeko denbora 2 astekoa dela joko da.

Finken ukipenak: Proiektuan taxuketa eta lur zatiketa planoak sartzen dira. Ukitutako ondasun eta eskubideak ere agertzen dira, zehatz eta banan-banan. Horien zerrenda informazio honen amaieran dago.

Proiektu horren eraikuntzatik eratorritako finken ukipena honela zehazten da:

1.-Bide zortasuna

Gasaren etengabeko bide zortasuna ezartzen da lur-zerrenda batean, tutueria eta bestelako elementu osagarriak doazen taxuketan. Lur-zerrenda hori 2 metro zabal da. Zortasun horrek muga hauek dakartza:

Goldaketa edo indusketa lanak debekatuko dira 50 zentimetro baino sakonago. Zurtoin garaiko zuhaitz edo zuhaixkarik ezin izanen da landatu gas-hoditik bi metro baino gertuago.

Ezin da inolako eraikuntza ez eraikinik egin tutueriatik bost metro baino gertuago.

Instalazioak zaintzeko, mantentzeko, konpontzeko edo berriztatzeko langile eta elementuei sartzeko bide ematea; kalterik balego ordaindu eginen lirateke.

2.-Aldi baterako okupazioa

Aldi baterako 10 metroko zabalerako bandak okupatuko dira taxuketan zehar, obrak burutzeko beharrezko delako, obrek iraun artean.

3.-Behin betiko okupazioa

Derrigorrezkoa da jabari osoan lur-zatiak balbulen okupazioa (4 metro karratu).

Hori guztia jendaurrean jakitera eman da, jendeak jakin dezan, eta bereziki lurren jabeek eta proiektuak ukitutako gainerako titularrek jakin dezaten. Ukitutako pertsonen zerrenda iragarki honen bukaeran sartu da, espedientea azter dezaten, Industri Segurtasunerako Zerbitzuan, Fuerte del Príncipe II. eraikinean (Tomás Caballero parkea, 1, 5. solairua, Iruña). Bertan egoki deritzeten alegazioak aurkez ditzakete, hirukoiztuta, 20 eguneko epean (iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko egunetik zenbatuta).

Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hogeita bian.-Industri Segurtasunerako Zerbitzuko zuzendariak, José Antonio Ayesa Usabiaga.

GAS NAVARRA, S.A.RI EMATEKO GUNEA ABLITAS-BARILLAS-MONTEAGUDO ADARRA (NAFARROA)

Ukituriko ondasun eta eskubideak

TUTERAKO UDALERRIA

TU-100 Carmen Alava Martínez 6 12 150 1 4 35 352 Mahastia

C/ de la Paz, 30. 31521 Murchante (Nafarroa)

- Pascuala Alava Martínez - - - - - - - -

C/ de la Paz, 30. 31521 Murchante (Nafarroa)

- Luis Jarauta Aguado - - - - - - - -

C/ Mendez Nuñez, 19 Bajo. 31521 Murchante (Nafarroa)

Iragarkiaren kodea: a0112429