11. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

12/2002 EBAZPENA, urtarrilaren 16koa, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, 2002. urterako Iruñeko "Iwer" eraikineko lantegietan egitekoak diren "Arotz-lanak eta altzariak neurrira egin eta instalatzea" eta "Ebaketa eta Jantzigintza" heziketa zikloetako garbiketa arruntaren zerbitzua bertan behera uzten duena.

Hezkuntza zuzendari nagusiak, azaroaren 20ko 1089/2001 Ebazpenaren bidez, "Arotz-lanak eta altzariak neurrira egin eta instalatzea" eta "Ebaketa eta Jantzigintza" heziketa zikloetako garbiketa arruntaren zerbitzua (Iruñeko "Iwer" eraikineko lantegietan) 2002. urterako kontratatzeko baimena eman zuen.

Akats bat izan da, Ebazpen horretako 1 eta 5. puntuetan adierazi baitzen hasierako prezioa eta kontratu horren finantzaketa gehienez ere 7.600.000 pezetakoa izanen zela, 1.900.000 pezetakoa izan beharrean. Hori dela eta, Inbertsio Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du lehiaketa hori bertan behera utzi eta publizitaterik gabeko sistema negoziatuaren bidez kontratatzeko espedienteari ekiteko.

Ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legeko 12. artikuluaren bidez eskuratu ditudan eskurantzen arabera eta Hezkuntza eta Kultura kontseilariak irailaren 30eko 339/1999 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 2002. urterako Iruñeko "Iwer" eraikineko lantegietan egitekoak diren "Arotz-lanak eta altzariak neurrira egin eta instalatzea" eta "Ebaketa eta Jantzigintza" heziketa zikloetako garbiketa arruntaren zerbitzua bertan behera uztea.

2. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuan dagoen kontu-hartzaile delegatuari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, Kontratazio Bulegoari, Ikastetxeak Mantentzeko Atalari, Inbertsio Zerbitzuari eta Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren hamaseian.-Hezkuntza zuzendari nagusia, Santiago Arellano Hernández.

Iragarkiaren kodea: A0200559