109. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 9a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U K A R

Bikote egonkorrei buruzko ordenantza. Hasierako onespena

Udalaren 2002ko ekainaren 28ko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zen:

Hasiera batez onestea Ukarko Udalaren Bikote egonkorrak arautzen dituen ordenantza. Espedientea jendaurreko informazioan jartzea, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasi eta 30 eguneko epean interesatuek hura aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Alegaziorik aurkeztu ezean, behin betikoz onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.

Ukarren, bi mila eta biko uztailaren lauan. Alkatea, Gabino Pérez de Ciriza Pérez.

Iragarkiaren kodea: A0208071