109. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 9a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Noain-Elortzibarko Udal Planeko 4. eremuko U.E.4.4 unitatearen estatutuak eta jarduketa oinarriak hasiera batez onetsita

Noain-Elortzibarko Udalak, 2002ko uztailaren 30ean, bertaratu guztiak ados jarrita, erabaki zuen Noain-Elortzibarko Udal Planeko 4. eremuko U.E.4.4 unitatearen estatutuak eta jarduketa oinarriak hasiera batez onestea. Orobat, erabaki zuen jendaurrean jartzea 15 egunetarako, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta ukitutako jabe guztiei zuzenean jakinarazi ondotik. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legearen 156. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Noain-Elortzibarren, bi mila eta biko abuztuaren bostean. Jarduneko alkate udalburua, Juan Balda Garralda.

Iragarkiaren kodea: A0208856