109. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 9a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Noain-Elortzibarko Udal Planeko 3. eremuko U.E.3.1. eta U.E.3.2 unitateetako (Imarkoain) hirigintzako hitzarmena

Noain-Elortzibarko Udalak, 2002ko uztailaren 30ean egin bilkuran, bertaratu guztiak ados jarrita, erabaki zuen hasiera batez onestea Imarkoaingo 3. poligonoko 518. lurzatiaren hirigintzako hitzarmena, Juana María Goñi Larraya andrearen eta Noain-Elortzibarko Udalaren artekoa, betiere hirigintzako txosteneko zehaztapenei eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Legearen 141. artikuluari jarraituz. Jendaurrean egonen da hamabost egunean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan iragarkia jarrita.

Noain-Elortzibarren, bi mila eta biko uztailaren hogeita hamaikan. Jarduneko alkate udalburua, Juan Balda Garralda.

Iragarkiaren kodea: A0208854