109. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 9a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O I B A R

Oibarko Udalaren 2002ko aurrekontu orokor eta bakarra behin betikoz onetsirik

2002ko apirilaren 20an egin osoko bilkuran, Oibarko Udalak erabaki zuen hasiera batean onestea 2002ko ekitaldirako aurrekontu orokor eta bakarra, hura betearazteko oinarriak eta 2002ko aurrekontuan sartu beharreko aldaketak, inbertsioetarako, diruzaintzako gerakinaren kontura.

Maiatzaren 29an, 2002ko 65. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, iragarkia argitaratu zen, hasierako onespena jendaurrean paratzeko eta alegazioak eta erreklamazioak aurkezteko epea irekitzeko.

Ezarritako epea inork erreklamaziorik edo alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, aipatu aurrekontua behin betikoz onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 216. artikuluan, 202. artikuluaren gainean, xedatutakoari jarraikiz.

Hona hemen behin betikoz onetsi den aurrekontua:

DIRUSARRERAK:

1. kapitulua.-Zuzeneko zergak: 203.726,97 euro.

2. kapitulua.-Zeharkako zergak: 42.540,53 euro.

3. kapitulua.-Tasak, prezio publikoak eta bertzelako dirusarrerak: 76.355,10 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 210.834,07 euro.

5. kapitulua.-Ondareko dirusarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 148.360,87 euro.

6. kapitulua.-Inbertsio errealak besterentzea: 216,36 euro.

7. kapitulua.-Kapital transferentziak: 128.491,62 euro.

Dirusarrerak, osotara: 810.526 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.-Langileen ordainsariak: 162.429 euro.

2. kapitulua.-Ondasun arruntak eta zerbitzuak: 193.059 euro.

3. kapitulua.-Finantza gastuak: 18.069 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 102.836,06 euro.

6. kapitulua.-Inbertsio errealak: 290.837,46 euro.

7. kapitulua.-Kapital transferentziak: 13.677 euro.

9. kapitulua.-Finantza pasiboak: 29.618 euro.

Gastuak, osotara: 810.526 euro. p.2002ko aurrekontuan egin beharreko behin betiko aldaketak, inbertsioetarako eta diruzaintzako gerakinaren kontura, honako hauek dira:

-Aurrekontuko 1. aldaketa:

Gastuak: Ama Lur parkea urbanizatzeko, inbertsioetako VI. kapituluko 1-430-601 kontusailean eranstekoak: 7.961,01 euro.

Dirusarrerak: diruzaintzako gerakina, finantzazio lotetsia duten gastuetarako: 7.961,01 euro

-Aurrekontuko 2. aldaketa:

Gastuak: udal bulegoak egokitzeko obrak, inbertsioetako VI. kapituluko 1-430-623 kontusailean eranstekoak: 70.413,78 euro.

Dirusarrerak: diruzaintzako gerakina, finantzazio lotetsia duten gastuetarako: 70.413,78 euro.

-Aurrekontuko 3. aldaketa:

Gastuak: futbol zelaiko aldageletako obren finantziazioa, inbertsioetako VI. kapituluko 1-432-608 kontusailean eranstekoak: 45.021,94 euro.

Dirusarrerak: diruzaintzako gerakina, finantzazio lotetsia duten gastuetarako: 33.752,96 euro eta Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutuko dirulaguntzaren kontura: 11.268,98 euro.

Aurrekontuko aldaketa, gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren kontura:

-Aurrekontuko 4. aldaketa:

Gastuak: inbertsioetako VI. kapituluko 1-432-60104 kontusailean eransteko kreditu gehikuntza, "Murrua sendotu eta plaza urbanizatzeko obrak": 114.192,29 euro.

Dirusarrerak: Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina: 114.192,29 euro.

Oibarren, bi mila eta biko ekainaren hogeita lauan. Alkatea, Luis María Burguete.

Iragarkiaren kodea: A0208003