109. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 9a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

P I E D R A M I L L E R A

2002ko aurrekontu orokor eta bakarrean aldaketa egiteko espedientea hasiera batean onetsirik

Piedramillerako Udalak erabaki hau hartu zuen, 2002ko uztailaren 9an egin osoko bilkuran:

2002ko aurrekontu orokor eta bakarrean aldaketak egiteko espedientea ikusirik.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 212. artikuluarekin eta ondokoekin bat, boz batez erabaki da:

1. 2002ko aurrekontu orokor eta bakarrean aldaketa egiteko espedientea, ondotik ematen dena, hasiera batean onestea:

Kreditu berezia.

443-622 kontusaila. Hilerriaren konponketa: 9.015,18 euro.

Aldaketak, osotara: 9.015,18 euro.

Finantzabidea.

600 kontusaila. Orube baten salmenta: 9.015,18 euro.

2. Espedientea jendaurrean egotea, 15 egunean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalbatzaren iragarki oholean agertu ondotik.

3. Erreklamaziorik aurkezten ez bada, 2002ko aurrekontuko aldaketa behin betikoz onetsitzat joko da, aitzineko puntuan aipatu jendaurreko epea iragandakoan.

Piedramilleran, bi mila eta biko uztailaren hamaikan. Alkate udalburua, María Inés Acedo Acedo.

Iragarkiaren kodea: A0208064