109. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 9a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O B E I T I

Behin betiko onespena 4. ordenantza fiskaleko aldaketa puntualari

Berriobeitiko Udalak, 2002ko apirilaren 30eko osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 4. ordenantza fiskalari eginiko aldaketa puntuala, hau da, Agiriak luzatu eta izapidatzeagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantzari eginikoa, eta hain zuzen ere tarifen eranskinari dagokionez.

Onespenaren iragarkia 69. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 200ko ekainaren 7an.

Jendaurreko epean haren edukiaren aurka inolako erreklamaziorik, kexarik edota oharrik jaso gabe bukatu denez, delako aldaketa behin betikoz ontesitzat jo da, hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz. Ondotik ematen da haren testu osoa eta indarra hartuko du Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean, 6/1990 Foru Legearen 262. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Berriobeitin, bi mila eta biko uztailaren hemezortzian. Alkate udalburua, José Larrañeta Ilundáin.

ORDENANTZA, AGIRIAK LUZATU ETA IZAPIDATZEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.-Egiaztagiriak

1.-Udalaren base informatikoetan bildutako datuei buruzko egiaztagiriak: 0,60 euro.

2.-Espediente administratiboetan jasotako erabaki edo agiriei buruzko egiaztagiriak, edo udal artxiboen kontsultak eskatzen dituztenak: 1,50 euro.

3.-Luzatuak izateko, aurretik txosten tekniko bat eskatzen duten egiaztagiriak: 9,02 euro.

4.-Infolocal (012 telefonoa) zerbitzuaren bidez lortutako ziurtagiriak doakoak izanen dira.

Egiaztagiriarekin batera planoa edo/eta fotokopiak - eginbidez edo gabe- ematen direnean, ondokoak ere eskatuko dira: III. epigrafeko tasa, agirien konpultsei dagokiena, eta IV.ekoa, fotokopiei dagokiena.

II. epigrafea.-Kopia eginbidetuak

1.-Espediente administratiboetan jasotako agirien kopia eginbidetua: 2,40 euro.

-Udalaren base informatikoetan bildutako datuen kopia eginbidetua: 3,01 euro.

Tarifa aplikatzeko, eginbide bakartzat jotzen da espediente batean jasotako agiri eta datuen gainean egiten dena, pertsona berarendako. Aurreko zenbakietan ezarritako tasari gehitu beharko zaio I eta IV. epigrafeei dagokiena (egiaztagiriak eta fotokopiak), eginbidetu beharreko plano edota fotokopiengatik.

III. epigrafea.-Agirien konpultsa

1.-Konpultsa bakoitzeko: 0,15 euro.

Tarifa aplikatzeko, konpultsatzat joko da orri edo folio bateko alde bakoitza.

IV. epigrafea.-Agirien fotokopiak, partikularrek eskatuak

1.-Espediente publikoetan bildutako agirien fotokopia bakoitzeko:

-DIN A3: 0,15 euro.

-DIN A4: 0,06 euro.

V. epigrafea.-Lanpostuak betetzeko deialdiak

1.-A eta B mailetara sartzeko (Funtzio Publikoaren Estatutuarekin bat), izena emateagatik: 12,02 euro.

2.-C mailara sartzeko, izena emateagatik: 9,02 euro.

3.-D eta E mailetara sartzeko, izena emateagatik: 6,01 euro.

Deitu beharreko postuak lan kontratukoak izanez gero, deialdian aurreikusitako ordainsariak funtzionario maila bati atxiki, eta maila horri dagokion tasa aplikatu behar da.

VI. epigrafea.-Txostenak eta kontsultei emaniko erantzunak

1.-Etxebizitza bat deskalifikatzeko eskaturiko txostena emateagatik: 21,04 euro.

2.-Bestelako txostenak eman eta kontsultei erantzuteagatik: 9,02 euro.

VII. epigragea.-Ahalordeak askiestea

1.-Askiestea: 0,60 euro.

Iragarkiaren kodea: A0208147