109. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 9a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E S P R O N T Z E D A

Esprontzedan eraikinak lehen aldiz erabili eta okupatzeko lizentziak ematea arautzen duen ordenantza hasiera batez onetsirik

Esprontzedako Udalak, 2002ko uztailaren 2an egin osoko bilkuran, Esprontzedan eraikinak lehen aldiz erabili eta okupatzeko lizentziak ematea arautzen duen ordenantza hasiera batez onetsi zuen.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoa betetzeko, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak egin ditzaten.

Jendaurreko epea inolako alegaziorik jaso gabe bukatzen bada, aipatu ordenantza behin betikoz onetsitzat joko da eta haren testu osoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean emanen da argitara.

Esprontzedan, bi mila eta biko uztailaren hamarrean. Alkate udalburua, José Luis Fernández Irisarri.

Iragarkiaren kodea: A0208163