109. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 9a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Iruñeko Hiri Antolamenduko Plan Orokorra aldatzeko testu arau-emailea, Biritxitu-XI. unitate integratuko A-2 eta G-2ari dagokiena (aisialdirako baratzeak)

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak 2002ko ekainaren 26an emandako 1012 Foru Aginduaren bidez onetsi egin da Iruñeko Hiri Antolamenduko Plan Orokorra aldatzeko espedientea, Biritxitu-XI. unitate integratuko A-2 eta G-2ari dagokiona (aisialdirako baratzeak).

TESTU ARAU-EMAILEA UI-XI UNITATE INTEGRATUKO ALDAKETA

II. Espazioaren partiketari, kalifikazioari eta sailkapenari buruzko determinazio xehekatuak.

II.3. Lurzoru urbanizaezina.

Eremuak: A.1. 72.500 metro karratu, babes bereziko landalurra. Ibai parkea.

A.2. 287.262 metro karratu, jarduketa bereziko landalurra. Baratzeak.

A.3. 31.381 metro karratu, landalur arrunta. Honako instalazio hauek onartuko dira:

FENSAren ETD bat, hileta zerbitzuetarako eskulangintzako industria eta hilerrirako sarbideak.

A.4. 150.238 metro karratu. Urbanizaezina, nekazaritzako edo abeltzaintzako produktibitate ertainekoa.

Guztira: 541.381 metro karratu.

III. Determinazio partikularrak, jarduketa unitate, sektore edo eremuen arabera zehazturik.

III.3 Lurzoru urbanizaezina.

a) Araubide orokorra: honako atal hau gehitzen da:

Jarduketa unitatea: A.4. Eredu aprob.: 0,00. Proiektua: 0,00. Erabilera orok.:

b) Diseinu eta kalitate arauak: honako atal hau gehitzen da:

A.4 eremuan: honako baldintza hauek beteko dira, aisialdirako baratze gisara erabiltzeko:

-Gutxieneko lurzatia: 20.000 metro karratu.

-Onartzen da eraikin bakar bat eraikitzea gutxieneko lurzati bakoitzean, trasteleku, komun, dutxa edo biltokia izateko. Eraikin honetatik partitzen ahalko dira, gehienez ere, trastelekuetarako bi bloke, lurzatiaren beste lekuren batean jartzeko, begi-inpaktua ahalik eta apalena izan dadin eta eraikitako bloke bakoitzak ez dezan izan 400 metro karratutik goitiko azalera eraikia.

Biltokirako bereizitako lekuak ez du izanen 100 metro karratu baino gehiago. Nolanahi dela, eraikuntzak guztira ezin izanen du lurzati gordinaren ehuneko 1,5 baino gehiago okupatu. Gehieneko altuera teilatu-hegaleraino, 3 metro, eta gailurreraino 4 metro.

-Eraikinaren kokapenerako hautatu behar dira paisaian sobera nabarmentzen ez diren tokiak. Ahal dela, ez du goialdeetan edo toki ikusgarrietan egon behar, begi-inpaktua ahalik eta txikiena izan dadin.

-Eraikina atzeraemanen da, gehienez ere, 10 metro, lurzatiaren kanpoko mugatik, eta 50 metro, ibaitik.

-Milutzeko bideak ukitzen dituen lurzatietan, lurzatiaren itxitura 3 metro atzeraemanen da, gutxienez, bidearen mugatik.

-Zoladurak eta eraikinek ukitutako azalera ez da lurzatiaren azaleraren ehuneko 10aren goitikoa izanen.

-Bideak eginen dira harea, legarra, zagorra edo antzekoaz baliatuz, espaloirik gabe eta gehienez ere 3 metro zabal.

-Aparkatzeko lekua bat bakarra izanen da denentzat eta sarbidetik edo/eta eraikinetik hurbil egonen da.

-Argia sarrera nagusian eta komunen eraikinean baino ez da izanen.

-Kanpoaldeko itxiturak landaretzaren bidez eginen dira, landare autoktonoak erabiliz, eta barreneko aldetik zutoinak paratzen ahal zaizkie, metalezkoak, zurezkoak edo hormigoizkoak, edo sare metalikoa, bestela. Gehienez ere 2 metroko altuera hartuko dute. Bi aldeetako edozeinetan. Ezin izanen dira elektrifikatu. Bideen ardatzetik 3 metrora, bederen, egon beharko dute.

-Ez da barreneko itxiturarik egiten ahal. Jabetza desberdinen arteko bereizketa hesi txikien bidez egiten ahal da.

-Ez da zilegi berotegiak instalatzea.

-Debekaturik dago baratzeetan paratzea altzariak edo nolanahiko higiezinak, hala nola mahaitxoak, etxolak, trastelekuak, karabanak, eta abar, edo begi-inpaktu negatiboa eragin dezakeen beste zernahi.

c) Jarduketa arauak: atal honetakoari eransten zaio.

A.4 eremua. Eredu-planeamendua. A-4 eremua antolatu eta babesteko plan berezia.

Jarduketarako araubidea: gutxieneko lurzatiaren gainean edo lurzatiak elkartzearen ondorioz ateratzen den azalera handiagoaren gainean.

Aldaketa hau biltzen duen dokumentazio grafikoa:

1. Kokapena.

2. Gaur egungo egoera:

2.1. Poligonoak.

2.2. Kalifikazioa eta erabilerak**.

2.3. Lurzoruaren sailkapena.

3. Udal Planeko aurreikuspenak.

4. Aldaketa.

4.1. Poligonoak.

4.2. Kalifikazioa eta erabilerak**.

4.3. Lurzoruaren sailkapena.

* Baliogabeturik. Bere ordez 3A planoa jarri da.

** Baliogabeturik. Bere ordez 4.2 A planoa jarri da.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren bostean. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0207987