109. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 9a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R T I Z A R A N A

E D I K T U A

Udalak, 2002ko ekainaren 19an egin bilkura berezian, besteak beste, ondoren hitzez hitz heldu den erabakia hartu zen:

4. Bertizaranako eraikinak lehen aldiz erabili edo okupatzeko lizentziak ematea arautzen duen ordenantza hasiera batez onetsirik.

Ikusirik Bertizaranako eraikinak lehen aldiz erabili edo okupatzeko lizentziak ematea arautzen duen ordenantza.

Hau erabaki da:

1. Hasiera batez onestea Bertizaranako etxebizitzak eta eraikinak lehen aldiz erabili edo okupatzeko lizentziak ematea arautzen duen ordenantza.

2. Dagokion iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzea, 30 egun baliodunetan, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu, Udal idazkaritzan baitago, eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak egin ditzaten.

Epe hori igaro eta erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betikoz onetsitzat joko da ordenantza, eta behin betiko onespena eta ordenantzaren testu osoa argitaratuko dira Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Bertizaranan, bi mila eta biko ekainaren hogeita zortzian. Alkatea, Andrés Echenique Iriarte.

Iragarkiaren kodea: A0208057