109. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 9a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T A F A L L A

E D I K T U A

Luis Valero Erro jaunak, Tafallako (Nafarroa) Udaleko alkate udalburuak.

Jakinarazten du: Valdelobos eta Solrioko bazkalekuak (biak ere saroirik gabe) eman gabe geratu direnez.

Beraz, bidezko da bazkaleku horietako larreen aprobetxamendua adjudikatzea urtebeterako; horren ondorioz, Tafallako herriko belar eta uren adjudikazio eta aprobetxamendua arautzen duen ordenantzako 4. artikuluan xedatutakoarekin bat, hamabost eguneko epea ireki da, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, aipatutako ordenantzako 2. artikuluan zehazten diren baldintzak betetzen dituztenek Udal honetako Erregistro Orokorrean aginduzko eskabidea aurkez dezaten. Eskabidean ordenantzako 4. artikuluan ezarritako puntuak zehaztuko dira.

Ediktu bidez argitaratzen da, orok jakin dezan.

Tafallan, bi mila eta biko uztailaren bian. Alkatea, Luis Valero Erro.

Iragarkiaren kodea: A0208076