109. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 9a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E R I T Z E

E D I K T U A

Eritze-Itzako Kontzejuak, 2002ko uztailaren 2an egin bilkura berezian, Udaleko herrilurretako 700 metro karraturen desafektazioa onetsi zuen aho batez; lur hori Itza Zendeako katastroko planoetako 13. poligonoko 24. lurzatian dago. Xedea da erabilera lagatzea Iruñerriko Zerbitzuak, E.A.ri, erabilera publikoko azpiegitura izan dadin (ur deposituko bidea).

Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduari buruzko urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuko 142. artikuluan xedatuarekin bat, erabakia jendaurrean egonen da herriko iragarki oholean, hilabeteko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, epe horretan herritarrek edo bidezko interesa dutenek alegazioak edo erreklamazioak egin ditzaten.

Eritze-Itzan, bi mila eta biko uztailaren bian. Alkate kontzejuburua, Carlos Vilches Plaza.

Iragarkiaren kodea: A0208075