109. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

927/2002 FORU AGINDUA, abuztuaren 19koa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Bulegoen egitura, azaroaren 9ko 4466/1999 Foru Aginduaren bidez ezarri zena, hein batean aldatzen duena.

Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak azaroaren 9an eman 4466/1999 Foru Aginduaren bidez, Departamentuko Bulegoen egitura ezarri zen.

Abuztuaren 5eko 183/2002 Foru Dekretuaren bidez, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 13ko 392/1999 Foru Dekretuko 11. eta 15. artikuluak aldatu dira, Kontzesio Obren Atala sortzeko.

Hori horrela, bidezkotzat jotzen da Bulego bat sortzea Atal horri atxikia, Bide eta Eraikuntza Zerbitzuaren egitura organikoa osatzeko.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeko 50.2 artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Bulegoen egitura, azaroaren 9ko 4466/1999 Foru Aginduaren bidez ezarria, hein batean aldatzea, ondoren azaltzen den moduan:

a) Idatz-zati bat (6.a) eranstea 4. artikuluari, ondoko eduki honekin:

"6. Kontzesio Obren Atala:

Kontzesio Obren Bulegoa."

b) 6. artikuluko 9. idatz-zatiari 10 zenbakia ematea.

a) Idatz-zati bat (9.a) eranstea 6. artikuluari, ondoko eduki honekin:

"9. Kontzesio Obrak Egiteko Bulegoak ondoko eginkizun hauek izanen ditu:

-Obraren zuzendaritzan parte hartzea.

-Obra eta proiektuen bideragarritasuna egiaztatzea eta haiek birplanteatzea.

-Kontrol geometrikoa, kualitatiboa eta segurtasunekoa.

-Ukituekiko harremanak.

-Aldaketak egitea.

-Zerrenda balioztatuak, prezioen berrikuspenak, ziurtapenak eta obra-harrerak egitea.

-Proiektuak sortzea.

-Kanpoko proiektuen jarraipena egitea.

-Proiektu eta Obren kudeaketa integrala.

-Herrilanak emateko kontratuak jarraitu, garatu eta betetzeko laguntza ematea.

-Bere jardueren esparruaren barruan ematen zaizkion gainerako eginkizunak."

2. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea. Foru Agindu honek argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren hemeretzian.-Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, José Ignacio Palacios Zuasti.

Iragarkiaren kodea: A0209242