108. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

D O N E Z T E B E

Udal Planeko aldaketa puntuala hasiera batez onetsirik

Doneztebeko Udalak, 2002ko abuztuaren 16an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udal Planeko aldaketa puntuala, 1. poligonoko 254 eta 480. lurzatiei dagokiena, Maderas Zabala, S.A.k sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 115. artikuluan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina; epe horretan, espedientea interesatuen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen.

Donezteben, bi mila eta biko abuztuaren hemeretzian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0209171