108. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

MURILLO EL CUENDE

Ur hornidura, estolderia eta saneamendu zerbitzuaren ordenantza hasiera batez onetsirik

Udal honek, 2002ko otsailaren 7an egin osoko bilkuran, ezeztatu egin du 1991ko azaroaren 7ko erabakiaren bidez egindako eskuordetzea: bereak izanik aipatutako Kontzejuaren esku utzitako eskumenak Udalak berak hartu eta erabiliko ditu.

Ur hornidura, estolderia eta saneamendu zerbitzuaren alorreko eskumena erabiltzeko, zerbitzu hori arautzen duen ordenantza onetsi behar da.

Ikusirik ordenantza horren testua, administrazio espedientea eta 6/1990 Foru Legeko 325. artikuluan eta horrekin bat datozenetan dauden xedapenak.

Hau erabaki da aho batez:

1. Hasiera batez onestea Murillo el Cuendeko Udaleko Arradako Kontzejuan ur hornidura, estolderia eta saneamenduaren prezio publikoak eta tarifak arautzen dituen ordenantza.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udal honen iragarki- oholean argitaratzea, hilabeteko epean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeko 325.1 b) artikuluan ezarritako entzunaldia egon dadin.

Murillo el Cuenden, bi mila eta biko abuztuaren bostean. Alkate udalburua, Angel Arnaudas Granell.

Iragarkiaren kodea: A0209013