108. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E S A K A

Xehetasun azterlana hasiera batez onetsirik

Alkatetzak 2002ko uztailaren 11n eman 144/2002

zenbakidun ebazpenaren bitartez zera erabaki zen:

1. Josefa Villanueva Ilarregui andreak aurkeztu zuen xehetasun azterlana hasiera batez onestea. Francisco Javier Sarobe Pueyok idazti eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak 2002ko uztailaren 2an bisatu dokumentu honek, Bittiria karrikako 31 zenbakidun etxea altxatzea begiesten du.

2. Jendaurrean edukitzea hamabost eguneko epean, aztertua eta argudiatua izan dadin, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako egunakari nagusietako batean iragarkia paratuz.

Lesakan, bi mila eta biko uztailaren hamabian. Alkatea, José Luis Etxegarai Andueza.

Iragarkiaren kodea: a0208184