108. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

BORTZIRIETAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

4 familia langile, oposizio-lehiaketa bidez, aldi baterako eta lanaldi ez osoan hartzeko deialdia

1.-Arau orokorrak.

1.1. Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean 4 familia langile oposizio-lehiaketa bidez hartzea da deialdi honen xedea, lanaldi ez osoan, eta aldi baterako lan araubidean, 2003ko abenduaren 31 arte hartu ere.

Kontratu hau urtebetez luzatzen ahal da.

1.2. Beren egoera dela eta, Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren beharra duten pertsona edo familiez arduratu eta haiendako etxeko lanak egin beharko ditu lanpostu honetarako hautatua gertatzen den pertsonak, bere mailaren eta kategoriaren arabera agintzen zaizkion gainerako egitekoetatik aparte.

1.3. E mailari dagozkion lansariak izanen ditu, Mankomunitateak une bakoitzean erabakitzen dituen osagarriak gehiturik.

1.4. Asteko lanaldia udal enplegatuen baino txikiagoa izanen da. Ordutegia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta Mankomunitateak noiznahi aldatzen ahal du.

1.5. Lanpostua bete gabe utz dezake epaimahaiak, izangaietatik bakar batek ere lanpostuan aritzeko gutxieneko jakintza mailarik, gaitasunik edo prestakuntzarik ez duela iritziz gero.

1.6. Kontratuak hamabost eguneko probaldia izanen du.

2.-Izangaien betebeharrak.

2.1. Oposizio-lehiaketa honetara onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean:

a) Nazionalitate espainiarra izatea, edo Europako Batasuneko beste edozein estatutakoa.

b) 18 urte beterik izatea.

c) Karguan aritzea galaraziko dion eritasunik edo akats fisiko-psikikorik ez izatea.

d) Eginkizun publikoetan jarduteko ezgaiturik edo gabeturik ez egotea eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizi ez izana.

e) B mailako gidatzeko baimena eta ibilgailua edukitzea.

Aurreko baldintza guztiak eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean eta oposizioaldian izan behar dira, izendatu arte.

3.-Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Mankomunitatearen idazkaritzan aurkeztu beharko dira, Etxalarren. Horretarako hogeita hamar egun naturaleko epea izanen dadeialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskabideak deialdi honetan argitaratzen den ereduari lotu behar zaizkio. Haietan izangaiek eskabideak aurkezteko ezarritako epea amaitzen den egunean eskatutako baldintza guzti-guztiak betetzen dituztela adierazi beharko dute.

3.2. Deialdi honen zortzigarren atalean xedatutakoaren arabera, epaimahaiak baloratu beharreko merezimenduak alegatu beharko dituzte izangaiek.

3.3. Alegatzen diren merezimenduak jatorrizko edo konpultsatutako agirien bidez frogatu beharko dira, bestela aurkeztu gabetzat joko baitira.

3.4. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

4.-Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea amaituta, mankomunitateburuak izangai onartu eta baztertuen behin- behineko zerrenda onesten duen ebazpena emanen du eta Mankomunitatearen iragarki oholean argitara dadin aginduko.

4.2. Izangai baztertuek, behin-behineko zerrenda Mankomunitatearen iragarki oholean argitaratu eta biharamunetik, 10 egun balioduneko epearen barrenean, erreklamazioak egiten ahal dituzte eta, akatsik egin badute, haiek zuzendu.

4.3. Erreklamazioak egiteko epea amaitu eta haiek ebatzita, mankomunitateburuak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda emanen du eta Mankomunitatearen iragarki oholean argitara dadin aginduko.

5.-Epaimahaia.

5.1. Epaimahaia kide hauek osatuko dute:

Mahaiburua: Miguel Mª Irigoien Sanzberro, mankomunitateburua.

Ordezkoa: Bikendi Goia Etxebeste, Berako zinegotzia.

Mahaikidea: Txaro Castañares Larrea, Ultzamako gizarte langilea.

Ordezkoa: Leitzako gizarte-langilea.

Mahaikidea: Ainhoa Arrastra Etxenike, Malerrekako gizarte langilea.

Ordezkoa: Baztango gizarte langilea.

Mahaikidea: Tomasa Tellechea Sagaseta, Malerrekako familia langilea.

Ordezkoa: Ultzamako familia langilea.

Mahaikidea: Bortzirietako Mankomunitateko euskara teknikaria.

Ordezkoa: Malerrekako euskara teknikaria.

Idazkari lanetan ariko da mankomunitatekoa bera.

Ordezkoa: Bortzirietako idazkarietako edozein.

5.2. Epaimahaia hautaprobak hasi aitzin eratu beharko da. Epaimahaia ez da eratzen ahalko, ezta jardun ere, guttienez kideen gehiengo absolutua bertan ez bada.

5.3. Deialdiko oinarriak ulertu eta aplikatzerakoan sortzen diren afera guztiak gehiengoz erabakiko ditu epaimahaiak.

5.4. Epaimahaiak aholkulari adituak ekartzen ahal ditu, proba batzuetarako nahiz guztietarako. Aholkulari horiek beren espezializate teknikoetan baizik ez dute jardungo eta horietan baino ez dira epaimahaiarekin elkarlanean ariko.

6.-Oposizio-lehiaketa nola egin.

6.1. Oposizio-lehiaketa hiru fasetan eginen da: euskara proba lehenbiziko, lehiaketaldia gero eta oposizioaldia hondarreko, oinarri hauetan ezartzen den gisara.

6.2. Deialdia argitaratu eta bi hilabete iragandakoan hasiko da oposizio-lehiaketa, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendarekin batean iragartzen diren tokian, egunean eta orduan.

Ariketa bakoitza amaituta, epaimahaiak hurrengo ariketa non, noiz eta zer ordutan eginen den, eta aitzinekoan lortutako emaitzak Mankomunitatearen iragarki oholean paratuko ditu.

Epaimahaiak ariketa bat baino gehiago edo guztiak egun berean egitea erabakitzeko ahalmena du.

Agertzen ez diren izangaiak bazterturik geldituko dira.

7.-Euskara maila neurtzeko proba.

Ahozkoa izanen da eta bazterturik geldituko dira epaimahaiak ez gaitzat jotzen dituenak.

8.-Lehiaketaldia.

8.1. Izangaien merezimenduak baloratuko dira, ondoko baremoari jarraikiz:

a) Administrazio publikoetan, famili langile gisa egindako zerbitzuak, bi puntu urte bakoitzeko, eta gehienez ere 10 puntu.

b) Erakunde pribatuetan nahiz administrazio publikoaren menpekoetan, zaharrez eta/edo minusbaliatuez zuzenean arduratzen egindako zerbitzuak, puntu bat urte bakoitzeko, eta gehienez ere 5 puntu.

c) Lanpostuarekin zerikusia duten ikastaroengatik, 0,50 puntu emanen dira 20tik 40 ordura bitarteko ikastaro bakoitzagatik, eta puntu bat ikastaroak 40 ordu baino gehiago iraun badu, eta gehienez ere 5 puntu.

Aurreko ataletan aurreikusi eta behar bezala egiaztaturiko merezimenduak kontatzeko, behin-behineko lan- kontratua nahiz finkoa izanda egindako zerbitzuak hartuko dira kontuan.

Esperientzia denbora egiaztatuak urte osoak egiten ez baditu, dagokion proportzioa aterako da.

8.2. Lehiaketaldia amaitutakoan, Mankomunitatearen iragarki oholean izangaien zerrenda paratuko da, izangai bakoitzak lortutako puntuak adierazteko. Lehiaketaldian lortutako puntuak oposizioaldian lortutakoei gehituko zaizkie eta batura izanen da oposizio-lehiaketaren azken emaitza.

9.-Oposizioaldia:

9.1. Ondoko ariketak egin beharko dira:

a) Lehenbiziko ariketa: proba teorikoa, zeinetan test bat egin beharko baita, II. eranskineko gaietan oinarriturik. Gehienez ere 35 puntu emanen dira, eta bazterturik geldituko dira gutxienez ere 18 eskuratzen ez dituzten oposiziogileak.

b) Bigarren ariketa: etxez etxeko laguntzaz epaimahaiak prestatutako proba teoriko-praktikoa. Gehienez ere 35 puntu emanen dira, eta bazterturik geldituko dira gutxienez ere 18 eskuratzen ez dituzten oposiziogileak.

9.2. Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra eginen da eta izangaiek NANa eraman beharko dute. Agertzen ez direnak oposiziotik kanpo geldituko dira.

10.-Oposizio-lehiaketa gainditzen dutenen zerrenda eta agirien aurkezpena.

10.1. Izangaien kalifikazioa burututakoan, epaimahaiak oposizio-lehiaketa gainditu dutenen zerrenda ikusgai paratuko du iragarki oholean eta azken ariketa egin den tokian. Zerrenda puntuen arabera antolatuko du eta punturik gehiena lortzen duen lehiakidea izendatzeko proposamena igorriko du. Proposamen hori Mankomunitateko iragarki oholean argitaratu beharko da.

10.2. Izendapen proposamena argitaratu eta 15 egun naturaleko epean, bertan proposatzen den lehiakideak honako agiri hauek aurkeztu beharko dizkio Mankomunitateari:

a) NANaren fotokopia konpultsatua.

b) Kargua betetzea galaraziko dion eritasunik edo akats psiko-fisikorik ez duela egiaztatzen duen osasun ziurtagiri ofiziala.

c) Zinpeko aitorpena, eginkizun publikoetan jarduteko ezgaiturik edo gabeturik ez dagoela eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia ez dela izan adierazten duena.

d) Gidatzeko baimenaren fotokopia konpultsatua eta ibilgailua izatea.

10.3. Behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, interesatuak aipatu agiriak epe horretan aurkezten ez baditu, ezin izanen da kontraturik sinatu eta jarduketa guztiak deuseztatuko dira, hasierako eskabidean egindako faltsukeriagatik izan dezakeen erantzukizuna deusetan galarazi gabe.

10.4. Aurreko atalean dioena gertatuz gero, Mankomunitateak oinarri hauetako 10.1 zenbakian aipatu zerrendako hurrengo izangaiarekin beteko du hutsunea.

11.-Izendapena eta karguaz jabetzea.

11.1. Mankomunitateburuak aurreko atalean xedatutakoa betetzen duen lehiakidea izendatuko du, eta dagokion kontratua eginen.

12.-Probak gainditu baina lanpostua eskuratzen ez duten izangaiekin langile-zerrenda bat eginen da, bajak, oporrak, etab. suertatzen direnean erabiltzeko.

13.-Errekurtsoak.

Deialdi honen eta bere oinarri nahiz egintzen kontra, errekurtso hauetako bat aurkezten ahalko da:

-Zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko maila bereko organo eskudunean, errekurritzen den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epearen barrenean.

-Gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko aukera ere bada, Nafarroako Administrazio Auzitegian, errekurritzen den egintza argitaratu edo jakinarazi eta hilabeteko epearen barrenean.

-Berraztertzeko errekurtsoa aurkezteko aukera ere bai, Mankomunitate honetan, errekurritzen den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasi eta hilabeteko epearen barrenean.

Etxalarren, bi mila eta biko uztailaren hogeita seian. Presidentea, Miguel María Irigoien.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izen-abizenak:

N.A.N.:

Jaiolekua eta data:

Helbidea:

Telefonoa:

Hau diot:

Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean famili langile bat aldi baterako hartzeko .... eguneko .... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen deialdian eskatzen diren baldintzak betetzen ditudala, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

Horrenbestez:

Erregutzen dizut eskabide hau eta erantsitako dokumentazioa ontzat eman eta, ondorioz, aipatu lanpostuaren deialdira onar nazazula.

Etxalarren, ..................................

II. ERANSKINA

Gaiak

1.-Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak: definizioa, egitekoak, programak.

2.-Etxez etxeko laguntza zerbitzua. Zer da? Norendako da? Etxez etxeko laguntzaren xede diren egoerak.

3.-Famili langileak. Lanaren barreneko egitekoak eta haien ezaugarriak. Etika profesionala. Talde-lana, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen esparruan. Osasun zerbitzuekiko harremanak.

4.-Hirugarren adina. Ezaugarriak. Maizenik jasaten dituzten eritasunak. Sindrome geriatriko handiak: dementziak. Hilurren dauden adineko pertsonak.

5.-Elbarritasun fisiko eta psikikoak. Ezaugarriak. Laguntza fisiko nahiz psikologikoa hartzeko beharra. Laguntza fisikoa hartzeko behar handia duten pertsonen kasuan nola jokatu.

6.-Osasuna. Ohitura osasungarriak. Nutrizioa eta elikadura. Eritasunen eta istripuen prebentzioa. Larrialdiko egoeretan nola jokatu.

7.-Etxebizitza egokitzeko aukerak. Zainketa pertsonalerako eta mugitzeko laguntza teknikoak.

Iragarkiaren kodea: A0208660