108. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L A K U N T Z A

Xehetasun azterlana, jarduketa sistema eta mugapena aldatzeko proiektuaren hasierako onespena

Lakuntzako Udalak, bi mila eta biko uztailaren 26an egindako osoko bilkuran, legez eskatzen den quoruma izanik, hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen:

1. Hasiera batez onestea Lakuntzako Arau Subsidiarioetako 5.3 eta 5.4 unitateetan xehetasun azterlana, jarduketa sistema eta mugapena aldatzeko proiektua, Lakuntzako Udalak prestatua.

2. Onetsitako proiektua jendaurrean egonen da 15 egunetan, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan hedadura handiena duten egunkarietako batean jarriz. Jendaurreko epeak iraun bitartean, partikular interesatuek bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak egin ahalko dituzte.

Lakuntzan, bi mila eta biko uztailaren hogeita bederatzian. Alkatea, Sokorro Artieda Flores.

Iragarkiaren kodea: a0208662