108. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

65 urtetik gorakoei dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak onestea, horiek Atlético Osasuna klubaren futbol txapelketen partidetara edota Labrit frontoiko pilota partidetara sartzea laguntzeko

Iruñeko Udaleko Gizarte Ekintzako Zinegotzi Delegatuak 2002/07/31n emaniko Ras (4/SS) ebazpenaren bitartez, 65 urtetik gorako pertsonei dirulaguntzak emateko arau arautzaileak onetsi dira, horiek Atletico Osasuna klubaren futbol txapelketen partidetara edota Labrit frontoiko pilota partidetara sar daitezen laguntzeko, jarraian zehazten diren baldintza orokorrekin bat.

Oinarrien xedea: aipatutakoa

Gehienez aurreikusitako zenbatekoa: 2.950 euro

Oinarriak jasotzeko: Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean (Marceliano Etxea-Merkatu kalea, 7-9) eta Iruñeko Udalaren Auzo Unitateetan.

Eskabideak aurkezteko: Auzo bakoitzeko Gizarte zerbitzuetan (Auzo-unitateak) edo Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean (Merkatu kalea, 7-9), Oinarriak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hortik aitzina, eta 2002ko azaroaren 1era bitarte.

Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren bian. Gizarte Ekintzako Zinegotzi Delegatua, Eradio Ezpeleta Iturralde.

Iragarkiaren kodea: a0208723