108. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G A S K U E

Usategiak enkantean

Kontzeju honek enkante publikoa eginen du, ahozko posturen bidez, Kontzeju honen herrilurretan dauden bi usategitan eta etxola batean uso ehizaren aprobetxamendua emateko, hamar urtetarako; Ustelaga eta Saukei alderdietan daude, guztiak ere 10.269 zenbakiko ehiza-barrutian.

Usategiak eta etxola batera emanen dira enkantean; lizitazioaren hasierako prezioa 720 (zazpiehun eta hogei) eurokoa izanen da, eta hobetzeko postura bakoitza, 6 eurokoa.

Gaskueko Kontzeju aretoan (Odietan) eginen da enkantea, 2002ko irailaren 22an, eguerdiko hamabietan; aprobetxamendua arautuko duen baldintza-plegua irakurriko da lehenik.

Gaskuen, bi mila eta biko abuztuaren hamazazpian. Kontzejuko burua, Doroteo Orrio Iraizoz.

Iragarkiaren kodea: A0209177