108. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C I N T R U E N I G O

7. poligonoko 619. lurzatiko lurren desafektazioa

@@@

Udalak, 2002ko ekainaren 6an egin osoko bilkura arruntean, ondokoa erabaki zuen:

Herrilurretako lurzati bat desafektatzea.

Jesús Díez Ucar jaunak eskabidea aurkeztu du Cintruenigoko udal mugapeko 7. poligonoko 619. lurzatiaren salerosketa eskatzeko. Lurzatiak 9.847 metro karratu ditu eta landako herrilurra da.

Aurrekoa ikusirik, lurra desafektatzeko abiarazi den espedientea irakurri da.

Ondoren, Udalbatzak ondokoa erabaki du aho batez:

1. Herrilurretako 7. poligonoko 619. lurzatia, 9.847 metro karratu baititu, ondoren saltzeko desafektatzea.

2. Hasiera batez onetsitako erabakia entitateko iragarki oholean egonen da hilabeteko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarkia jarri ondotik, epe horretan interesatuek egoki juzgatzen dituzten alegazioak edo erreklamazioak egin ditzaten.

3. Ohartaraztea ezen, alegaziorik edo erreklamaziorik jaso ezean, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko dela.

4. Erabakia behin betikoa bilakatu ondotik, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduko 144 d) artikuluan aipatzen diren dokumentazio eta gainontzeko xehetasunak Nafarroako Gobernuko Nekazaritza, Abeltzaintza eta Mendi Departamentura igor daitezen xedatzea, Nafarroako Gobernuak onura publiko edo sozialekotzat jo eta behin betiko onetsi dezan.

Cintruenigon, bi mila eta biko uztailaren hiruan. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0207683