108. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C I N T R U E N I G O

UE6 borondatez birzatitzea. Hasierako onespena

@@@

Udalak, 2002ko ekainaren 6an egin osoko bilkura arruntean, ondokoa erabaki zuen:

UE 6 unitatearen borondatezko birzatiketa. Hasierako onespena

Ikusirik, Exnehosa abiarazitako espedientea, 6. exekuzio unitatea borondatez birzatitzeari buruzkoa.

Ikusirik, Udaleko Hirigintza Zerbitzuak prestatutako txostena eta, orobat, Obren Batzordearen maiatzaren 30eko txosten-proposamena.

Udalbatzak ondokoa erabaki du aho batez:

1.-Hasiera batez onestea 6. exekuzio unitatea borondatez birzatitzeko espedientea.

2.-15 eguneko jendaurreko epea irekitzea, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta ukitutako jabeei banan-banan jakinaraztea.

3.-Batez besteko aprobetxamenduaren ehuneko 10aren truke laga beharreko lurzartiaren azalera dela eta, 119,50 metro karratu baitira, diru bidezko konpentsazioa onartu da, 13.523 eurokoa izanik tasaturiko prezioa.

Cintruenigon, bi mila eta biko uztailaren hiruan. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0207681