108. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z I Z U R

Mugapen proiektua hasiera batez onetsita

@@@

Udalbatzako alkate udalburuak, 2002ko uztailaren 2an eman ebazpenaren bitartez, erabaki zuen hasiera batez onestea Udal Planeamenduko Arau Subsidiarioetako (Paternaingo mugapeari dagozkion haietako) UE-4.3 exekuzio unitateko mugapenaren aldaketa. Orobat, erabaki zuen jendaurrean jartzea mugapen proiektu horren dokumentazioa, hamabost egunetarako, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Epe horretan edozein entitate eta pertsona interesatuk aztertu ahalko du proiektuaren dokumentazioa Gazolazko udal bulegoetan eta bidezko juzgatzen dituen alegazio idazkiak aurkeztu.

Gazolatzen, bi mila eta biko uztailaren bian. Alkate udalburua, José Ricardo Pérez Torrano.

Iragarkiaren kodea: A0207607