108. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

KINTOKO MANKOMUNITATEA

Oilagor ehiza

@@@

Kintoko Mendi Mankomunitateak plegu itxiaren bidezko enkante publikorako deialdia egin du, aldez aurretikako onarpena dagoela, Kintoko oilagor ehiza kotoa 2002-2007 denboraldietan errentan emateko.

Hasierako prezioa: 6.000 euro + BEZa denboraldi bakoitzeko.

Enkante honetan parte hartzeko proposamenak 2002ko irailaren 23ko eguerdiko hamabiak baino lehen aurkeztu beharko dira Elizondon dagoen Baztango udal idazkaritzan.

Pleguen zabaltzea, hala badagokio, Baztango Udaletxean izanen da egun berean, 12:30ean.

Eskaintzaileek gutunazal hauek aurkeztu beharko dituzte.

1. gutunazala: agiri hauekin:

a) NANaren edo IFZaren fotokopia.

b) Kintoko Mankomunitatearen Diruzaintzan tasazio prezioaren % 2, behin-behineko fidantza gisa, utzi izana egiaztatzen duen gordekina.

2. gutunazala: proposamen ekonomikoa bertzerik ez du izanen, iragarkiaren hondarrean heldu den ereduaren araberakoa.

Baldintza plegua Baztango udal idazkaritzan dago ikusgai.

Baztanen, bi mila eta biko abuztuaren hogeita seian. Mankomunitateburua, sinadura ulertezina.

ESKABIDE EREDUA

Izen-abizenak: .................., adinez nagusia, NAN zk.: ......... auzokidea: ............., helbidea: ................., kalea ............., zenbakia ......., telefonoa: ............., 2002-2007 denboraldietarako Kintoko oilagor ehiza kotoan enkante publikoa, plegu itxiaren bidez eta aldez aurretatikako onarpenaz, eginen dela jakinik, ............. (letraz eta zenbakiz) ............. euro eskaintzen ditut denboraldi bakoitzeko.

(Tokia, data eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: a0209331