108. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak

158/2002 FORU DEKRETUA, uztailaren 22koa. Interes Kulturaleko Ondasuntzat deklaratzen du Mendigorriko (Nafarroa) San Pedro Parrokiaren erretaula nagusia.

Hezkuntza eta Kultura kontseilaren uztailaren 31ko 300/2000 Foru Aginduaren bidez, Interes Kulturaleko Ondasuntzat deklaratzeko espedientea hasi zen Mendigorriko (Nafarroa) San Pedro Parrokiaren erretaula nagusiaren alde. Bertan, 30 egun balioduneko jendaurrealdia egiteko agindu zen. Ez zen espedientearen kontrako alegaziorik izan.

Nafarroako Kulturaren Kontseiluko Ondarearen Batzordeak ondasun hori Interes Kulturaleko Ondasuntzat deklaratzearen aldeko txostena eman du.

Interes Kulturaleko ondasunak deklaratzeari buruzko urriaren 3ko 217/1986 Foru Dekretuak, abenduaren 30eko 572/1991 Foru Dekretuak aldatuak, bere 12. artikuluak ezartzen du Nafarroako Foru Komunitatearen eskumenen barrenean ondasun bat Interes Kulturaleko ondasuntzat deklaratzeko Nafarroako Gobernuaren Foru Dekretu bat beharko dela.

Horiek horrela, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta biko uztailaren hogeita bian egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Interes Kulturaleko ondasuntzat deklaratzen da Mendigorriko (Nafarroa) San Pedro Parrokiaren erretaula nagusia.

Foru Dekretu honek gaitzat hartu duen ondasunaren deskripzio osagarria deklarazio espedienteko dokumentazioan ageri da.

AZKEN XEDAPENA

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren hogeita bian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: a0208424