108. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E S T E R I B A R

Urbanizazio proiektua hasiera batez onetsirik

@@@

2002ko uztailaren 26ko bilkurako erabakiaren bitartez, hasiera batez onetsi da Larrasoañako 21. poligonoko 52. lurzatiaren urbanizazio proiektua, Kide Residencial, S.L.k sustatua.

Espediente hori jendaurrean egonen da 15 egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, epe horretan interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 119. artikuluan eta Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legeko 59. artikuluan xedatua betetzeko.

Esteribarren, bi mila eta biko uztailaren hogeita hamaikan. Alkatea, Francisco Javier Borda Garde.

Iragarkiaren kodea: A0209440