108. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

NAFARROAKO ADMINISTRAZIO AUZITEGIA. Jakinarazpen ediktuak.

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko ekainaren 14an emandako probidentzia errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.5. artikuluan agintzen duena. Probidentzia hori 01-2279 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan eman zen; errekurtsoa, berriz, Jesús Ugalde jaunak eta bere emazteak aurkeztu zuten, familiabakarreko bi etxebizitza eraikitzeko obrak egiteko lizentziei dagokienez Ujuéko Udalak 2001eko apirilaren 25ean hartu zuen erabakiaren aurka. Hona probidentziaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

Probidentzia

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamalauan.

Auzitegi honen 2002ko maiatzaren 22ko 866 zenbakiko ebazpen-probidentziaren bidez, bidezkotzat jo zen 01-2279 zenbakia duen gora jotzeko errekurtsoaren espedientean proposatu zen perituen froga. Errekurtso hori Jesús Ugalde jaunak eta bere emazteak aurkeztu zuten, familiabakarreko bi etxebizitza eraikitzeko obrak egiteko lizentziei dagokienez Ujuéko Udalak 2001eko apirilaren 25ean hartu zuen erabakiaren aurka. Erabaki zen peritu-arkitektoa Francisco Javier Jabat Inza jauna izanen zela.

2002ko ekainaren 13an arestian aipatu den Jabat jauna Auzitegiko Idazkaritzara etorri zen eta adierazi zuen ez zuela izendapenaren bidez eman zitzaion kargu hori onesten.

Ondorioz, bidezkoa da frogaren aldia zabaltzea eta perituaren izendapen berria egitea, hau da, Judiziamendu Zibilari buruzko Legearen 342.2. artikuluak ezarri duena betez.

Horregatik ondokoa,

Ebatzi dut:

Lehenengoa.-Espediente honen frogaldia zabaltzea datorren 2002ko uztailaren 29ra arte, epe horren barruan proposatu den perituaren froga egitearen ondoreetarako.

Bigarrena.-Peritu-arkitekto izateko Domingo Pellicer Daviña jauna izendatzea, proposatu diren terminoak izanen dituen txostena idatz dezan.

Hirugarrena.-Agindeia egitea Domingo Pellicer Daviña jaunari bost egun balioduneko epearen barruan, hau da, honako probidentzia hau jakinaraziko den egunaren biharamunetik zenbatuko direnak, Auzitegiko Idazkaritzara etor dadin izendapena onesten duen adieraztearen ondoreetarako.

Laugarrena.-Probidentzia hau alderdi errekurtsogileari, Ujuéko Udalari, gainerako interesatuei eta izendatu den perituari jakinaraztea.

Beraz, hau agindu eta sinatu du Nafarroako Administrazio Auzitegiko buruak eta ziurtatu egin du."

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hogeita zortzian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko apirilaren 24an emandako probidentzia errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.5. artikuluan agintzen duena. Probidentzia hori 02-1843 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan eman zen; errekurtsoa, berriz, Ignacio Muñoz Urdangaray jaunak aurkeztu zuen, zirkulazioko arauak hausteagatik Iruñeko Udalak eman duen zehapen-ebazpenaren aurka. Hona probidentziaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"Probidentzia.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

02-1843 zenbakiko G.J.E.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hogeita lauan.

Jasotzat jotzen da Ignacio Muñoz Urdangaray jaunak zirkulazioko arauak hausteagatik Iruñeko Udalak eman duen zehapen-ebazpenaren aurka aurkeztu duen gora jotzeko errekurtsoa.

Errekurtsogileari eskatuko zaio hamar egun balioduneko epean, probidentzia hau jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, egindako hutsak zuzentzeko, Auzitegi honetara ondoko agiriak bidaliz:

-Errekurritu den ebazpena edo erabakia (39192/01 zenbakiko udal espedientea).

Hori guztia uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 11. eta 12.1. artikuluetan ezarritako betez egin da, hain zuzen ere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaz emandako idazkeran. Halaber, ohartarazi zitzaion hala egiten ez bazuen jarduketak artxibatu eginen zirela.

Beraz, hau agindu eta sinatu du Nafarroako Administrazio Auzitegiko buruak eta ziurtatu egin du."

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hogeita zortzian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko ekainaren 14an emandako probidentzia errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.5. artikuluan agintzen duena. Probidentzia hori 02-2624 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan eman zen; errekurtsoa, berriz, Luis María Zaratiegui Salvoch jaunak aurkeztu zuen, zirkulazioko arauak hausteagatik Iruñeko Udalak eman duen zehapen-ebazpenaren aurka (38942/01 zenbakiko udal espedientea). Hona probidentziaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"Probidentzia.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

02-2624 zenbakiko G.J.E.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamalauan.

Jasotzat jotzen da Luis María Zaratiegui Salvoch jaunak zirkulazioko arauak hausteagatik Iruñeko Udalak eman duen zehapen-ebazpenaren aurka aurkeztu duen gora jotzeko errekurtsoa (38942/01 zenbakiko udal espedientea).

Errekurtsogileari eskatuko zaio hamar egun balioduneko epean, probidentzia hau jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, egindako hutsak zuzentzeko, Auzitegi honetara ondoko agiriak bidaliz:

-Jakinarazpenak egitearen ondoreetarako, errekurtsogilearen helbidea adieraziko duen idazkia, eta horren N.A.N. zenbakia

Hori guztia uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 11. eta 12.1. artikuluetan ezarritako betez egin da, hain zuzen ere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaz emandako idazkeran. Halaber, ohartarazi zitzaion hala egiten ez bazuen jarduketak artxibatu eginen zirela.

Beraz, hau agindu eta sinatu du Nafarroako Administrazio Auzitegiko buruak eta ziurtatu egin du."

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hogeita zortzian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko apirilaren 22an emandako probidentzia errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.5. artikuluan agintzen duena. Probidentzia hori 02-1803 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan eman zen; errekurtsoa, berriz, Pedro María Aquerreta Gil jaunak aurkeztu du, Aquerreta Gil Pedro M. eta Munárriz Díaz delkoaren izenean. Hona probidentziaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"Probidentzia.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hogeita bian.

Jasotzat jotzen da Pedro María Aquerreta Gil jaunak, Aquerreta Gil Pedro M. eta Munárriz Díaz delkoaren izenean, aurkeztu duen gora jotzeko errekurtsoa. Errekurtso horri 02-1803 zenbakia eman zaio Auzitegi honetan.

Erreferentziako idazki horrek nahasmena eragin du, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzenduta dagoelako, baina birjarpenezko errekurtsoa formulatzen duela esaten du; beraz, bidezkoa da errekurtsogileari agindeia egitea aurkeztu duenean izan duen asmoa zein izan den azal dezan.

Horregatik ondokoa,

Ebatzi dut: Pedro María Aquerreta Gil jaunari agindeia egitea probidentzia hau jakinaraziko den egunaren biharamunetik zenbatuko den hamar egun balioduneko epearen barruan Auzitegi honi idatziz adieraz diezaion zein izan den bere ustea arestian aipatu den idazkia aurkeztu zuenean, hau da, birjarpenezko errekurtsoa jartzea Iruñeko Udalean, edo gora jotzeko errekurtsoa Auzitegi honetan

Baldin eta kasua azken hori bada, ondoko dokumentuak aurkeztu behar ditu:

-Idazkia sinatzen duenak bere buruari esleitu dion eskuordetza benetakotzen duen dokumentazioa, hau da, Aquerreta Gil Pedro M. y Munárriz Díaz delkoarena.

Erreferentziako idazkia hobeto identifikatzearen ondoreetarako, honako probidentzia honen jakinarazpenari horren fotokopia itsatsiko zaio

Adierazten zaio horrela egin ezean adierazi den epe horretan, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 12.1. artikuluan ezarritakoarekin, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazkeraren arabera, jarduketak artxibatzeko aginduko dela.

Beraz, hau agindu eta sinatu du Nafarroako Administrazio Auzitegiko buruak eta ziurtatu egin du."

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hogeita zortzian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 2002ko ekainaren 3an emandako 899 zenbakiko ebazpen-probidentzia errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.5. artikuluan agintzen duena. Probidentzia hori 02-2088 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan eman zen; errekurtsoa, berriz, Gregorio Ferrero Martino jaunak jarri du, Gregorio Ferrero Laborda jaunaren izen eta eskuordetzan, debeku den geldialdia egiteagatik ezarri zitzaion zehapenari dagokionez Altsasu/Alsasuako Alkateak 2002ko apirilaren 18an eman duen zehapen-ebazpenaren aurka. Hona probidentziaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

899 zenbakiko ebazpen-probidentzia

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hiruan.

02-2088 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu da. Gregorio Ferrero Martino jaunak jarri du errekurtso hori, Gregorio Ferrero Laborda jaunaren izen eta eskuordetzan, debeku den geldialdia egiteagatik ezarri zitzaion zehapenari dagokionez Altsasu/Alsasuako Alkateak 2002ko apirilaren 18an eman duen zehapen-ebazpenaren aurka.

Egitatezko aurrekariak:

1. Errekurtsogileak, errekurtsoaren idazkian instrukziorako dilijentziak egitea proposatu zuen, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 16.1.a) artikuluan xedatuari jarraituz, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaz emandako idazkeraren arabera.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Aipatu Foru Dekretuaren 16.1. artikuluan ezarritakoaren indarrez, "Alde batek eskaturik, ebazpena emateko hertsiki beharrezko jotzen duenean, Nafarroako Administrazio Auzitegiak frogako epe bat ireki ahal izanen du, ez hogeita hamar egun baliodun baino gehiagokoa, ez hamar baino gutxiagokoa ere, egoki jotzen diren frogak egin ahal izateko."

Azaldutakoa dela eta, Auzitegiak ondokoa

Erabaki du: Errekurtsogileak proposaturiko agiri-froga bidezkoa dela adieraztea eta hori gauzatzeko Altsasu/Alsasuako Udalak igorri duen administrazioko espedienteko agiriak kopiatutzat ematea.

Alboan adierazi diren jaun-andreek agindu eta sinatu dute. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, Idazkaria".

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hogeita zortzian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 2002ko apirilaren 22an emandako 689 zenbakiko ebazpen-probidentzia errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.5. artikuluan agintzen duena. Probidentzia hori 02-1189 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan eman zen; errekurtsoa, berriz, Alberto Viedma Morillos jaunak jarri du, gorriz zegoen semaforoa igarotzeagatik ezarri zitzaion zehapenari dagokionez Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2002ko otsailaren 15ean eman duen zehapen-ebazpenaren aurka (42580/01 zenbakiko udal espedientea). Hona probidentziaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

689 zenbakiko ebazpen-probidentzia

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hogeita bian.

02-1189 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu da. Alberto Viedma Morillos jaunak jarri du errekurtso hori, gorriz zegoen semaforoa igarotzeagatik ezarri zitzaion zehapenari dagokionez Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2002ko otsailaren 15ean eman duen zehapen-ebazpenaren aurka (42580/01 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Errekurtsogileak, errekurtsoaren idazkian instrukziorako dilijentziak egitea proposatu zuen, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 16.1.a) artikuluan xedatuari jarraituz, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaz emandako idazkeraren arabera.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Aipatu Foru Dekretuaren 16.1. artikuluan ezarritakoaren indarrez, "Alde batek eskaturik, ebazpena emateko hertsiki beharrezko jotzen duenean, Nafarroako Administrazio Auzitegiak frogako epe bat ireki ahal izanen du, ez hogeita hamar egun baliodun baino gehiagokoa, ez hamar baino gutxiagokoa ere, egoki jotzen diren frogak egin ahal izateko."

Azaldutakoa dela eta, Auzitegiak ondokoa

Erabaki du:

Lehenengoa.-Errekurtsogileak proposaturiko agiri-froga bidezkoa dela adieraztea eta hori gauzatzeko bai errekurtsoarekin batera aurkeztutako agiriak, bai Iruñeko Udalak igorritako administrazioko espedientea osatzen dutenak kopiatutzat ematea.

Bigarrena.-Ez da bidezkoa proposatu den lekukoaren froga egitea, ez delako beharrezkoa ebazpena emateko.

Alboan adierazi diren jaun-andreek agindu eta sinatu dute. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, Idazkaria".

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hogeita zortzian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 2002ko maiatzaren 31n emandako 884 zenbakiko ebazpen-probidentzia errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.5. artikuluan agintzen duena. Probidentzia hori 01-2207 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan eman zen; errekurtsoa, berriz, Antonio Luis Frías Brinco jaunak jarri zuen, Buztintxuri Plan Partzialeko P.A. Poligonoaren barruko birlurzatiketa proiektu, balorazioen espediente, behin-behineko likidazioaren kontu eta birlurzatiketaren aktaren behin betiko onespena eman zuen Iruñeko Udalaren 2001eko otsailaren 5eko ebazpenaren aurka. Hona ebazpen- probidentziaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"884 zenbakiko ebazpen-probidentzia

Mahaiburua: María Asunción Erice Echegaray andrea.

Mahaikidea: María Jesús Balana Asurmendi andrea.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hogeita hamaikan.

01-2207 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu da. Antonio Luis Frías Brinco jaunak jarri zuen errekurtso hori, Buztintxuri Plan Partzialeko P.A. Poligonoaren barruko birlurzatiketa proiektu, balorazioen espediente, behin-behineko likidazioaren kontu eta birlurzatiketaren aktaren behin betiko onespena eman zuen Iruñeko Udalaren 2001eko otsailaren 5eko ebazpenaren aurka.

Egitatezko aurrekariak.

Bakarra.Espedientea aztertu ondoren antzeman da beharrezkoa dela, errekurtso hau era egokian ebaztearen ondoreetarako, jarduketa hauei probidentzia honen zati xedatzailean zehazten den dokumentazioa gehitzea, eta Iruñeko Udalari probidentzia honen zati xedatzailean zehaztu den dokumentazioa eskatzea.

Zuzenbideko oinarriak.

Bakarra-Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 18.1. artikuluetan ezarritakoarekin, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazkeraren arabera, Nafarroako Administrazio Auzitegiak eskubidea du udal erakundeari, Foru Komunitateko administrazioari edota gainerako herri erakundeei errekurritu diren egintza edo erabakiak, aurrekariak, txosten teknikoak edo errekurtsoak ebazteko beharrezkotzat jotzen hala diren jarduketak eskatzeko.

Azaldutakoa dela eta, Auzitegiak ondokoa

Erabaki du: Iruñeko Udalari agindeia egitea hamar egun balioduneko epean, probidentzia hau jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, egindako hutsak zuzentzeko, Auzitegi honetara ondoko agiriak bidali ditzan:

-Errekurtso honen xedea den balorazioari dagokion etxebizitzaren Katastroko Balorazioaren Orria. Etxebizitza hori Iruñean dago, Santa Engrazia kalean, 5. zenbakian, lehenengo solairuan eskuinean, eta Antonio Luis Frías Brinco eta María José brinco Ramosen jabetza da.

Alboan adierazi diren jaun-andreek agindu eta sinatu dute. María Asunción Erice. María Jesús Balana. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, Idazkaria".

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hogeita zortzian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 2002ko maiatzaren 31n emandako 883 zenbakiko ebazpen-probidentzia errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.5. artikuluan agintzen duena. Probidentzia hori 01-2206 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan eman zen; errekurtsoa, berriz, Ramón García González jaunak jarri zuen, Buztintxuri Plan Partzialeko P.A. Poligonoaren barruko birlurzatiketa proiektu, balorazioen espediente, behin-behineko likidazioaren kontu eta birlurzatiketaren aktaren behin betiko onespena eman zuen Iruñeko Udalaren 2001eko otsailaren 5eko ebazpenaren aurka. Hona ebazpen-probidentziaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"883 zenbakiko ebazpen-probidentzia

Mahaiburua: María Asunción Erice Echegaray andrea.

Mahaikidea: María Jesús Balana Asurmendi andrea.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hogeita hamaikan.

01-2206 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu da. Ramón García González jaunak jarri zuen errekurtso hori, Buztintxuri Plan Partzialeko P.A. Poligonoaren barruko birlurzatiketa proiektu, balorazioen espediente, behin-behineko likidazioaren kontu eta birlurzatiketaren aktaren behin betiko onespena eman zuen Iruñeko Udalaren 2001eko otsailaren 5eko ebazpenaren aurka.

Egitatezko aurrekariak.

Bakarra.Espedientea aztertu ondoren antzeman da beharrezkoa dela, errekurtso hau era egokian ebaztearen ondoreetarako, jarduketa hauei probidentzia honen zati xedatzailean zehazten den dokumentazioa gehitzea, eta Iruñeko Udalari probidentzia honen zati xedatzailean zehaztu den dokumentazioa eskatzea.

Zuzenbideko oinarriak.

Bakarra-Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 18.1. artikuluetan ezarritakoarekin, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazkeraren arabera, Nafarroako Administrazio Auzitegiak eskubidea du udal erakundeari, Foru Komunitateko administrazioari edota gainerako herri erakundeei errekurritu diren egintza edo erabakiak, aurrekariak, txosten teknikoak edo errekurtsoak ebazteko beharrezkotzat jotzen hala diren jarduketak eskatzeko.

Azaldutakoa dela eta, Auzitegiak ondokoa

Erabaki du: Iruñeko Udalari agindeia egitea hamar egun balioduneko epean, probidentzia hau jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, egindako hutsak zuzentzeko, Auzitegi honetara ondoko agiriak bidali ditzan:

-Errekurtso honen xedea den balorazioari dagokion etxebizitzaren Katastroko Balorazioaren Orria. Etxebizitza hori Iruñean dago, Santa Engrazia kalean, 1. zenbakian, bigarren solairuan eskuinean, eta Ramón García González jaunaren jabetza da.

Alboan adierazi diren jaun-andreek agindu eta sinatu dute. María Asunción Erice. María Jesús Balana. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, Idazkaria".

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hogeita zortzian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 2002ko maiatzaren 9an emandako 782 zenbakiko ebazpen-probidentzia errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.5. artikuluan agintzen duena. Probidentzia hori 02-0242 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan eman zen; errekurtsoa, berriz, María Lourdes Letona Martínez andreak jarri du, tiketean adierazten zuen aldia baino luzeagoan estazionatzeagatik ezarri zitzaion zehapenari dagokionez Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2001eko abenduaren 21ean eman duen zehapen- ebazpenaren aurka (28402/01 zenbakiko udal espedientea). Hona probidentziaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

782 zenbakiko ebazpen-probidentzia

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren bederatzian.

02-0242 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu da. María Lourdes Letona Martínez andreak jarri du errekurtso hori, tiketean adierazten zuen aldia baino luzeagoan estazionatzeagatik ezarri zitzaion zehapenari dagokionez Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2001eko abenduaren 21ean eman duen zehapen- ebazpenaren aurka (28402/01 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Errekurtsogileak, errekurtsoaren idazkian instrukziorako dilijentziak egitea proposatu zuen, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 16.1.a) artikuluan xedatuari jarraituz, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaz emandako idazkeraren arabera.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Aipatu Foru Dekretuaren 16.1. artikuluan ezarritakoaren indarrez, "Alde batek eskaturik, ebazpena emateko hertsiki beharrezko jotzen duenean, Nafarroako Administrazio Auzitegiak frogako epe bat ireki ahal izanen du, ez hogeita hamar egun baliodun baino gehiagokoa, ez hamar baino gutxiagokoa ere, egoki jotzen diren frogak egin ahal izateko."

Azaldutakoa dela eta, Auzitegiak ondokoa

Erabaki du:

Lehenengoa.-Errekurtsogileak proposaturiko agiri-froga bidezkoa dela adieraztea eta hori gauzatzeko bai errekurtsoarekin batera aurkeztutako agiriak, bai Iruñeko Udalak igorritako administrazioko espedientea osatzen dutenak kopiatutzat ematea.

Bigarrena.-Ez da bidezkoa proposatu den lekukoaren froga egitea, ez delako beharrezkoa ebazpena emateko.

Alboan adierazi diren jaun-andreek agindu eta sinatu dute. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, Idazkaria".

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hogeita zortzian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Iragarkiaren kodea: A02074