108. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INDUSTRIA ETA TEKNOLOGIA, MERKATARITZA, TURISMO ETA LAN DEPARTAMENTUA. Ediktua.

Abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoaren laugarren artikuluko laugarren idatz-zatian xedatutakoa betez eta bertan aurreikusitako ondorioetarako, aditzera ematen da, Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuan, 2002ko uztailaren 2ko 14:00etan, aurkeztu direla "Asociación Navarra de Técnicos en Radiología (ANTER)" izeneko lanbide erakundearen estatutuak. Erakunde horren lurralde eremua Nafarroako Foru Komunitatea da eta dagokion lanbide eremuak hartzen ditu aipatu eskualdean jardun eta libreki eta beren borondatez elkartzea erabakitzen duten lanbide horretako langileak.

Eratze aktaren lehenbiziko bi sinatzaileak María Jesús Izquierdo Quirce eta Pablo Beriain jaun-andreak dira.

Hori guztia aditzera ematen da interesatuek jakin dezaten; zeinek honi buruz bidezko juzkatzen dutena alegatzen ahal baitute idatziz, honako hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hamar eguneko epean.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren hiruan.-Lan Zerbitzuko zuzendaria, José María Andueza Azcona.

Iragarkiaren kodea: A0207574