108. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA ETA ELIKADURA DEPARTAMENTUA. Zehapen espedientea.

Ezinezkoa izan da María Carmen Calvo Álava, Ángel Francisco Carrica Narváiz eta Ángel Carrica Calvo jaun-andreek, "Carrica Calvo" Sozietate Irregularreko (134-NA-1 zenbakiko Eaurta ustiategiaren titularra) kideak direnek, jarritako gora jotzeko errekurtsoari buruz 2002ko apirilaren 15eko bilkuran hartutako Erabakiaren jakinarazpena egitea, Administrazio Publikoen Araubideari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.1 eta 2 eta 135. artikuluek agintzen duten bezala. Hortaz, honen bidez betetzen da Lege horretako 59.4 artikuluak agindutakoa. Aipatutakoek errekurtso hori jarri zuten Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusiak 2001eko urtarrilaren 31n emandako Ebazpenaren aurka, haren bidez zehapena ezarri baitzitzaien errekurtso-jartzaileei azienda zuriko haragi-ekoizleentzako primak erregulatzen dituen araudia hausteagatik.

Nafarroako Gobernuak, 2002ko apirilaren 15eko bilkuran, ondoko Erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Ikusirik María Carmen Calvo Álava, Ángel Francisco Carrica Narváiz eta Ángel Carrica Calvo jaun-andreek, "Carrica Calvo" Sozietate Irregularreko (134-NA-1 zenbakiko Eaurta ustiategiaren titularra) kideak direnek, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusiak 2001eko urtarrilaren 31n emandako Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa (Ebazpen horren bidez zehapena ezarri zitzaien errekurtso-jartzaileei azienda zuriko haragi-ekoizleentzako primak erregulatzen dituen araudia hausteagatik), eta kontuan harturik ondoko

Gertakariak

1. Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusiak 2001eko abuztuaren 2an emandako Ebazpenaren bitartez, bidezko administrazio kontrolak egin ondoren, zehapen espedientea ireki zitzaien hiru errekurtso-jartzaileei, "Carrica Calvo" Sozietate Irregularreko kideak diren aldetik, azienda zuriko primak erregulatzen dituen Batasuneko araudia ustez hautsi zutelako. Horretarako emandako epean, interesatuek alegazio batzuk aurkeztu zituzten.

2. Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusiak 2001eko urtarrilaren 31n emandako Ebazpenaren bidez, aurreko prozedurari bukaera eman eta ondoko zehapena ezarri zitzaien inputatuei: azienda zuriarentzako primen araubidetik baztertzea 2000-2001 eta 2001-2002 kanpainetan eta, beraz, bi kanpaina horien aurrerakin gisa ordura arte kobraturiko kopuruak, zegozkien legezko korrituekin, itzultzea. Hori ondoko erregelamendu hauek betetzeko egin zen: Kontseiluak azaroaren 23an emandako 2467/1998 (EEE) Erregelamendua, azienda zuriko haragien sektoreko merkatuen antolaketa komuna ezartzen duena; Kontseiluaren maiatzaren 14ko 1323/1990 Erregelamendua, Europako Batasuneko eskualde behartu batzuetan azienda zuria hazteko laguntza berariazkoa ezartzen duena; Batzordeak irailaren 30ean emandako 2700/93 Erregelamendua, azienda zuriaren ekoizleentzako prima aplikatzeko xedapenak ezartzen dituena; Batzordeak abenduaren 23an eman 3887/92 Erregelamendua, Batasunaren laguntza batzuen araubidea kudeatu eta kontrolatzeko sistema integratua aplikatzeko arauak ematen dituena; abenduaren 23ko 1973/1999 Errege Dekretua, abeltzaintzarako Batasunaren laguntza batzuei buruzkoa eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak 1999ko abenduaren 20an eman Foru Agindua, nekazaritzako zenbait produkturi azaleragatik ordaindu beharrekoari, nekazarien primei, nekazaritza eta inguramen arloetako laguntzei eta eskualde behartsu batzuk konpentsatzeko kalteordainari buruzkoa.

3. Zehatuek gora jotzeko errekurtsoa jarri zuten Ebazpen horren aurka, eta bertan alegatu, labur esanda, zehapen prozeduraren funtsak hautsi zirela, gertaerak frogatu ez zirelako eta deklarazioaren zehaztasuna aztertu ez delako. Gainera, diote, prozeduraren akats formalak egin dira, zehapena bertan behera uzteko modukoak eta, gainera, zehapena irmoa balitz, abeltzaintzan jarraitzeko ezintasuna eta korrituen inpugnazioa ekarriko lituzketenak. Halaber, zehapenaren betetzea etetea eskatu zen.

4. Errekurtsoa jaso ondoren, Abeltzaintzarako Laguntzen Bulegoak txostena eman zuen eta aurkeztutako errekurtsoa ezesteko proposatu.

Zuzenbideko oinarriak

Lehenbizikoa.-Errekurtsoa horretarako ahalmena duen pertsona batek aurkeztu du, modu egokian epe eta moduari dagokienez, beraz, bidezko da tramitatu eta ebazteko onartzea.

Bigarrena.-Eskualde behartsuetan azienda zurirako berariazko laguntza 2000ko kanpainan jasotzeko, beharrezkoa zen, beste betebehar batzuen artean, ekoizlearen ustialekuan ardi azienda bazkatzeko erabiltzen den azaleraren %50 gutxienez eskualde behartsu batean egotea (1973/1999 Errege Dekretuaren 2.3.f eta 1999ko abenduaren 20ko Foru Aginduaren 1.B.7 artikuluak). Errekurtso- jartzaileek, Jaurrietaz gain, Ejea-Tauste deklaratu zuten eskualde behartsu gisara, eta Administrazioak larre horien erabilpena justifikatzeko eskatuta, garraioaren osasun gida manipulatu bat aurkeztu zuten (helmugaren lekuan "Cortes" kendu eta "Ejea de los Caballeros" paratu zuten); beraz, eskualde behartsuko lur hori ez da larretarako erabili. Gainera, gida manipulatzearen ondorioz, zehapen prozedura hasi behar da, deklarazioan gezurra esateagatik.

Hirugarrena.-Arau-hauste tipifikatua sortu duten gertaerak zehaztu eta propio egindako deklarazio faltsu gisara kalifikatzeko, hiru arrazoi hauek daude kasu honetan: lehendabizi, fede emanez frogatu da garraio gida faltsutu zela (jatorrizko agiria eta inputatuen erantzukizuna onartzeko deklarazioa); bigarren, laguntzen espedientearen eta zehapen prozeduraren tramitazio osoan, errekurtso-jartzaileek ez dute Ejeako larreen erabilpena justifikatu (hornitzaileen, albaitarien fakturak etab.); azkenik, Abeltzaintzarako Laguntzen Bulegoaren txostenak agerian uzten du errekurtso-jartzaileek ezin zutela jakin (gidaren egunean eta are gutxiago laguntzetarako eskabidea aurkezteko egunean) zenbat lur tokatu behar zitzaien Errege Bardean (kanpaina horretan eskualde behartsu gisara sailkatu zen eta horretatik Administrazioak zegokion zatia eman zion ukituriko ekoizleen deklarazio bakoitzari, Batzordearen ziurtagiriaren arabera); bestalde, Ejeako lurrak izan ez balituzte ere, lur hori aski zatekeen ustiategia eskualde behartsu gisara katalogatzeko.

Hortaz, errekurtso-jartzaileek eskualde behartsuko behar adina azalera deklaratu zuten laguntzetarako eskabidean, Jaurrieta eta Ejea-Tauste, deklaratutako eskualde behartsua justifikatu behar zenean, gida faltsutu egin zuten. Eta ez zituzten Errege Bardeako lurrak sartu, beharbada sartzen ahal zirela ez zekitelako (birkalifikazioa) eta, nolanahi ere den, jakinez gero, ez zekitelako eskualde horretako zenbat lur tokatzen zitzaien.

Laugarrena.-Horren ondorioz, esan daiteke araua hautsi zela (gida faltsutzea), baita propio hautsi zela ere, eskualde behartsuan deklaratutako lur batzuk, une hartan ez zituztenak, justifikatzeko egin zutelako, horrela berariazko prima lortzeko eskualde mota horretan abereak bazkatzeko eduki behar den gutxieneko azalera (%50) osatzen baitzuten. Gertaera horiek arau-hauste mota bat osatzen dute, propio egindako deklarazio faltsua egitea, hain zuzen, 2700/93 Erregelamenduko 1.bis artikuluko 6. puntuan eta 3887/92 Erregelamenduko 10.6 artikuluan tipifikatua.

Bosgarrena.-Laguntzetarako eskabidea ez du bakarrik deklarazioak osatzen, aitzitik, harekin batera indarra duten arauetan agindutako agiriak aurkeztu behar dira, edo, bestela, eskatzaileak adierazitako datuak egiaztatzeko organo kudeatzaileak eskatzen dituenak. Kontrol hori egiteko (2700/93 EEE Erregelamenduko 1.bis artikuluko 1. eta 5. puntuetan eta 3887/92 Erregelamenduko 6. eta 7. artikuluak), garraio gida eskatu zen, deklarazioarekin batera eskabidea osatzeko.

Seigarrena.-Arau-hauste horretarako ezarritako zehapena bi kanpainatan laguntzen araubidetik bazter egotea da. Eta "laguntzen araubidea" kontzeptu horren barruan sartzen dira bai laguntza nagusia (azienda zuriarentzako prima), bai beraiazkoa, 2700/93 Erregelamenduko 1.bis artikuluko 6. puntuan eta 3887/92 Erregelamenduko 10.6 artikuluan ezarritakoaren arabera. Zehapena berariazko primari baldin badagokio soilik, horrela adierazten da artikulu horietan.

Zazpigarrena.-Horiek horrela, ikusi da ez dela inolako arau-hausterik egin zehapen prozeduraren aurka. Prozeduraren akatsari dagokionez, esan behar da horrelakorik ez dagoela, zehapen espedientea hirugarrenen aurrean nortasun juridikorik ez duen Sozietate Irregular bateko hiru kideen aurka ireki eta amaitu baita eta, hortaz, kide horiek dira Administrazioaren aurrean erantzun behar dutenak.

Azkenik, korrituei dagokienez, onuradunari egotzi beharreko arrazoiengatik bidegabeki jasotako dirulaguntzen diru kopurua itzuli behar denean, legezko korrituak erantsi behar zaizkio kopuru horri, halaxe baitago ezarrita Nafarroako Foru Komunitateko dirulaguntzei buruzko ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legean.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. María Carmen Calvo Álava, Ángel Francisco Carrica Narváiz eta Ángel Carrica Calvo jaun-andreek, "Carrica Calvo" Sozietate Irregularreko (134-NA-1 zenbakiko Eaurta ustiategiaren titularra) kideak direnek, jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezestea eta azienda zuriko haragi-ekoizleentzako primak erregulatzen dituen araudia hausteagatik Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusiak 2002ko urtarrilaren 31n emandako Ebazpen zehatzailea bere horretan uztea, Zuzenbidearen araberakoa baita.

2. Erabaki honen berri ematea María Carmen Calvo Álava, Ángel Francisco Carrica Narváiz eta Ángel Carrica Calvo jaun-andreei (134-NA-1 zenbakiko Eaurta ustiategiaren titularra den "Carrica Calvo" Sozietate Irregularreko kideak; helbidea: Kale Nagusia, 20, 31691 Jaurrieta-Nafarroa), Abeltzaintza Zerbitzuari eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Idazkaritza Teknikoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Errekurtso-jartzaileei adieraztea Erabaki hau zuzenean inpugnatzen ahal dutela administrazioarekiko auzien arloan, jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean, administrazioarekiko auzien arloa erregulatzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 46. artikuluan agintzen den bezala.

Horren berri ematen dizut, jakinaren gainean egon zaitezen eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hogeita bian.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Nafarroako Gobernuko idazkaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A0208175