108. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

524/2002 EBAZPENA, ekainaren 27koa, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako Almadraba argitaletxeak dituen proiektu editorialak baimendu eta dagozkion curriculum materialak Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan erabiltzeko baimena ematen duena: Gaztelania eta Literatura arlorako Cantiga y Madrigal, lehen eta hirugarren kurtsorako; "Cultura Clásica 1 y 2", hirugarren eta laugarren kurtsorako; Matematika lehen kurtsorako; Fisika eta Kimika hirugarren kurtsorako.

Ekainaren 7ko 183/1993 Foru Dekretuak (ekainaren 23ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) arautu zuen araubide orokorreko irakaskuntzarako curriculum materialen gainbegiratzea eta baimentzea, eta Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan izan behar duten erabilera.

Aipatu Foru Dekretuak ezartzen du proiektu editorialak gainbegiratu egin behar direla, eta baimena jasotzeko aipatu behar dituzten puntuak zehazten ditu, bai eta aurkeztu beharreko dokumentazio osagarria ere.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak irailaren 30ean emandako 339/99 Foru Aginduaren bidez eskuordeturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako Almadraba argitaletxeak dituen proiektu editorialak baimendu eta dagozkion curriculum materialak Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan erabiltzeko baimena ematea: Gaztelania eta Literatura arlorako Cantiga y Madrigal, lehen eta hirugarren kurtsorako; "Cultura Clásica 1 y 2", hirugarren eta laugarren kurtsorako; Matematika lehen kurtsorako; Fisika eta Kimika hirugarren kurtsorako.

2. Aipatu proiektu editorialetatik heldu diren curriculum materialek baimen hau agertu beharko dute 183/1993 Foru Dekretuan ezarritako moduan.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen honen berri ematea Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzuari, Hezkuntza Berriztapen eta Sustapenerako Atalari (Ikasliburu eta Materialen Unitatea), Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, eta Almadraba argitaletxeari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hogeita zazpian.-Hezkuntza zuzendari nagusia, Santiago Arellano Hernández.

Iragarkiaren kodea: a0207564