108. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

1634/2002 EBAZPENA, uztailaren 5ekoa, Ingurumen zuzendari nagusiak emana, Untzitibarko Untziti IIko lurzati berrantolamenduak ingurumenean izan dezakeen Eraginaren Azterlana jendaurrean jartzea xedatzen duena. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentua da sustatzaile.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak, 2001eko abenduaren 19an, Untzitibarko Untziti IIko lurzati berrantolamenduak ingurumenean izan dezakeen eraginaren azterlana aurkeztu du, baita lurraldeko obra eta hobekuntzetarako plana ere, izapidatua izateko, Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legeko 10. artikuluan eta lurzati berrantolamenduko prozesuek ingurumenean duten eraginaren ebaluazioa arautzen duen ekainaren 21eko 237/1999 Foru Dekretuan xedaturikoaren arabera.

Ikusirik, Ingurumenaren Kalitatearen Zerbitzuaren txostena, agiri guztiak daudela adierazi eta ingurumenaren gaineko eragin nabarmenenak aztertu, neurri zuzentzaileak proposatu eta Ingurumenaren Zainketako Programa biltzen duena.

Ingurumenaren gaineko eraginaren Ebaluazioari buruzko eginkizunak esleitzen dituen abenduaren 4ko 580/1995 Foru Dekretuaren 3.1.b) artikuluarekin bat eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak uztailaren 29an emandako 1028/1999 Foru Aginduaren bidez eman zaizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Untzitibarko Untziti IIko ureztaketa lurrak gaurkotzeak ingurumenean izan dezakeen eraginaren azterlana eta lurraldeko obra eta hobekuntzetarako plana jendaurrean jartzea hogeita hamar egun baliodunetan, Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearekin eta lurzati berrantolamenduko prozesuek ingurumenean duten eraginaren ebaluazioa arautzen duen ekainaren 21eko 237/1999 Foru Dekretuko 7. artikuluan xedaturikoaren arabera. Aztelana Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak sustatua da.

Hortaz, espedientea interesatuen eskura izanen da Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan (Alondegi kalea, 1-1.a, Iruña) eta Untzitibarko Herriko Etxean, bulego orduetan, aztertu eta epe horren barruan egoki iruditzen zaizkien idatzizko alegazioak aurkeztu ahal izateko.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako Foru Komunitateko egunkarietan argitaratzea.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari, Anueko Udalari eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren bostean.-Ingurumen zuzendari nagusia, Ignacio Elorrieta Pérez de Diego.

Iragarkiaren kodea: A0207872