108. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

1440/2002 EBAZPENA, abuztuaren 12koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Tuterako "Reina Sofía" Ospitaleko geletan eriak erizainari deitzeko sistema bat paratzeko gastua baimendu eta kontratazio espedienteari hasiera eman diona.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak lizitaziorako dei egin du Tuterako "Reina Sofía" Ospitaleko geletan eriak erizainari deitzeko sistema bat paratzeko obra kontratatzeko, ondoko baldintza orokor hauei jarraikiz:

-Kontratuaren xedea: Tuterako "Reina Sofía" Ospitaleko geletan eriak erizainari deitzeko sistema bat paratzea.

-Esleipen mota: lehiaketa, prozedura irekia, presako tramitazioa.

-Lizitazioaren gehieneko aurrekontua: 193.000,00 (ehun eta laurogeita hamahiru mila) euro, BEZa barne.

-Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio klausula partikularren pleguan adierazten dena.

-Proposamen aurkezpena: lizitazioaren iragarkia argitaratu eta biharamunetik hamahiru egun naturaleko epean, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan (Irunlarrea, 39, Iruña) edo edo ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan (abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95 zenbakikoa) nahiz Administrazio Publikoen Araubideari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan zerrendatutako erregistro edo bulegoetan.

-Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko tokia eta egun-orduak: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Batzar Aretoan (Iruñeko Irunlarrea kalea, 39), proposamenak aurkezteko epea bukatu eta hogeita sei egun natural pasata.

Administrazio klausula partikularren eta manu teknikoen pleguak lizitatzaileen eskura izanen dira Tuterako "Reina Sofía" Ospitaleko Mantenimendu Atalean (Tarazonako errep., 3. km.).

Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren hamabian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA

.......................... j/a-k, ....... N.A.N. izan eta ...........(e)ko ............... kaleko ....... zk.an bizi denak, bere izenean edo ............... ordezkatuz, ....... zenbakiko IFZ, helbidea ............(e)n, .............. kalean, (kendu behar ez dena) Tuterako "Reina Sofía" Ospitaleko geletan eria-erizaina deietarako sistema bat paratzeko obra lehiaketa irekiaren bidez kontratatzeko (e)ko ...... aren ....(e)ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman zen iragarkiaren berri izanik, kontratazioa arautzen duten administrazio klausula partikularren eta manu teknikoen pleguak baldintzarik gabe onartzen ditu eta hitz ematen du lan hori bere gain hartuko duela, aipatu betekizun eta baldintzei hertsiki lotuz, ondoko zenbatekoen truke:

Eskaintza ekonomikoa: ................ (BEZa barne).

(Tokia, eguna eta lehiatzailearen sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0209279