108. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

820/2002 Ebazpena, ekainaren 28koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Errektoreak emana, partzialki eta behin betiko ebazten duena C eta D taldeei atxikitako Administrazio eta Zerbitzuetako langile funtzionarioen lanpostu horniketarako merezimendu lehiaketa.

Azaroaren 14ko 1294/2001 Ebazpenaren bidez (BON, 8 zk., 2002ko urtarrilaren 18koa), merezimendu lehiaketa berariazkorako deia egin zen, C eta D taldeei atxikitako Administrazio eta Zerbitzuetako langile funtzionarioen lanpostu horniketarako.

Ekainaren 13ko 728/2002 Ebazpenaren bidez ebatzi zen merezimendu lehiaketa horren Fase Orokorra.

Ikusirik lanpostuak esleitzeko proposamena, horretarako eratutako Balioespen Batzordeak egindakoa, bidezkoa da Ondoriozkoen Faseari dagozkion lanpostuak esleitzea.

Abuztuaren 2ko 30/84 Legearen 20. artikuluak ezartzen duenarekin bat eginez, uztailaren 28ko 23/88 Legeak eman dion idazketa berria hartuta, Estatuko Administrazioan Sartzeari eta Lanpostu Horniketari buruzko Erregelamendu Orokorra onesten duen martxoaren 10eko 364/95 Errege Dekretuarekin bat eginez, eta Unibertsitate honetako Estatutuen 40. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz, Errektoretza honek

EBATZI DU:

Lehengoa.-Merezimentu lehiaketa ebaztea, Ondoriozkoen Fasean, eta, horrenbestez, destino berriak esleitzea, Ebazpen honek I. Eranskinean daukan zerrendari jarraikiz.

Bigarrena.-Behin betikoz ebaztea C eta D taldeei atxikitako Administrazio eta Zerbitzuetako langile funtzionarioen lanpostu horniketarako barneko merezimendu lehiaketa berariazkoa, azaroaren 14ko 1294/2001 Ebazpenaren bidez deitutakoa, eta, horrenbestez, destino berri guztiak esleitzea, Ebazpen honek II. Eranskinean daukan zerrendari jarraikiz.

Hirugarrena.-Destino berriaren jabetza hartzeko epea hiru egun baliodunekoa izango da. Epe hori lanpostua utzi eta biharamunetik hasita kontatuko da. Langileak hiru egun izango ditu lanpostua uzteko, alegia, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean Ebazpen hau argitara eman eta ondorengo hiru egun baliodunak. Destinoa esleitzeak langilea zerbitzu aktiboan sartzera eramaten badu, jabetza hartzeko epea argitaratzen denetik kontatuko da.

Aurreko atalean ezarritakoa galarazi gabe, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Kudeatzailetzak behar diren neurriak hartuko ditu destino berrian sartzeko prozesuak kalterik egin ez diezaion Unibertsitateko bulegoen funtzionamenduari.

Laugarrena.-Esleitutako destinoei ezin egingo zaie uko, gertatzen ez bada jabetza hartzeko epea bukatu baino lehenago norbaitek beste destino bat erdietsi duela lehiaketa publiko bidez. Esleitutako destinoak borondatezkotzat hartuko dira eta, horrenbestez, hartzaileek ez dute eskubiderik izango edozein kontzeptuagatik kalteordaina jasotzeko.

Bosgarrena.-Deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea.

Seigarrena.-Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko Lege Organikoaren 6.4 artikuluak xedatzen duenari jarraikiz, eta nahi bada, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke Errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi- errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hogeitazortzian.-Errektorea, Antonio Pérez Prados.

I. ERANSKINA

Merezimendu lehiaketa berariazkoko lanpostuen esleipen-hartzaileen zerrenda

ONDORIOZKOEN FASEA

ZENBAKIA L A N P O S T U AESLEIPEN-HARTZAILEA PUNTUAZIOA

052 Administrari Arduraduna (Kudeatzailetza) Guinea Fernández, Soledad 68,75

076 Administrari Laguntzailea O.L. (Kontabilitatea) Zubialde Alzueta, Imelda 65,5

086 Administrari Laguntzailea O.L. (Erosketak eta Ekipamendua) Alastuey Candellas, Inés 78,75

143 Administrari Laguntzailea O.L. (Langileen Kudeaketako Atala) Izco Zaratiegui, María Eugenia 76,75

146 Bulegoburua (Irakasle eta Ikertzaileen Kudeaketa) García Roncal, Lourdes 52,6

149 Administrari Laguntzailea O.L. (Langileen Kudeaketako Atala) Sola Legaria, María Angeles 74,5

152 Administrari Laguntzailea O.L. (Sailak eta Ikastegiak Kudeatzeko Atala) Oquiñena Marco, Carmen 67,25

175 Bulegoburua (Bekak eta Sarbidea) Arratíbel Aramburo, María 67

178 Administrari Arduraduna (Erabiltzaileari Laguntzeko Unitatea) Salinas Vicente, Begoña 74,3

228 Administrari Laguntzailea O.L. (Liburutegia) Bueno Macaya, Miriam 66,25

303 Administrari Arduraduna (Mekanika, Energetika eta Materialen Beroiz Aldave, Esther 76,5

Ingeniaritza Saila)

II. ERANSKINA

Merezimendu lehiaketa berariazkoko lanpostuen esleipen hartzaileen zerrenda

FASE OROKORRA ETA ONDORIOZKOENA

ZENBAKIA L A N P O S T U AESLEIPEN-HARTZAILEA PUNTUAZIOA

027 Bulegoburua (Ikerketa) Arrondo Nicolás, Roberto 64,531

045 Administrari Laguntzailea O.L. (Aholkularitza Juridikoa) Gurpegui Méndez, Isabel 84,75

055 Bulegoburua (Irakasle eta Ikertzaileak) Fernández Esparza, Mª Teresa 60,4

065 Administrari Laguntzailea O.L. (Sailak eta Ikastegiak) Lacosta Jiménez, Ana 65,25

068 Administrari Laguntzailea O.L. (Mantentze Unitatea) Martínez Ortigosa, Alicia 72,5

073 Bulegoburua (Kontabilitatea/Sarrerak) Remírez Marrodán, Mª Inmaculada 68,9

074 Bulegoburua (Diruzaintza) Hernández Blanco, Rogelia 83

077 Bulegoburua (Kontabilitatea/Gastuak) Bariain Bariain, Mª Camino 69,9

078 Administrari Arduraduna (Gastuen Unitate Funtzionala) Algarra Ollo, Mª Inmaculada 77,3

084 Bulegoburua (Bekak eta Ekipamendua) Galé Donázar, Mª Cristina 67

145 Administrari Laguntzailea O.L. (Langileen Kudeaketa) Recalde Recalde, Victoria Eugenia 72,5

148 Bulegoburua (Nominak eta Gizarte Segurantza) Platón Salsamendi, María 76,25

164 Administrari Arduraduna (Karrera ez esperimentalak) Rubio Caro, Mª del Mar 73

177 Bulegoburua (Titulu Ofizialak, Berekiak eta Hirugarren Zikloa) Elía Munárriz, Alfredo 73,75

198 Bulegoburua (Mailegua eta Aretoa) Pérez Fernández, Elsa Marina 62,4

242 Administrari Laguntzailea (Informatika Zerbitzua) Pascal Erro, Mª José 63,75

269 Bulegoburua (Kirol Praktika Antolatua) Oria Mundín, Camino 71,75

271 Administrari Laguntzailea (Ekonomia Kudeaketa) Aldaya Nicolás, Susana 65,5

291 Administrari Arduraduna (Ekonomia Saila) Larumbe Oroz, Mª Fernanda 82,5

301 Administrari Laguntzailea (Landa Ingeniaritza eta Proiektuen Saila) Artieda Bazán, Marcelino 69,25

311 Administrari Arduraduna (Estatistika eta Ikerketa Operatibo Saila) Tortajada Monleón, Mª Angeles 86

317 Administrari Arduraduna (Sociologia Saila) Espinal Espinal, Juan Carlos 71

052 Administrari Arduraduna (Kudeatzailetza) Guinea Fernández, Soledad 68,75

076 Administrari Laguntzailea O.L. (Kontabilitatea) Zubialde Alzueta, Imelda 65,5

086 Administrari Laguntzailea O.L. (Erosketak eta Ekipamendua) Alastuey Candellas, Inés 78,75

143 Administrari Laguntzailea O.L. (Langileen Kudeaketako Atala) Izco Zaratiegui, María Eugenia 76,75

146 Bulegoburua (Irakasle eta Ikertzaileen Kudeaketa) García Roncal, Lourdes 52,6

149 Administrari Laguntzailea O.L. (Langileen Kudeaketako Atala) Sola Legaria, María Angeles 74,5

152 Administrari Laguntzailea O.L. (Sailak eta Ikastegiak Kudeatzeko Atala) Oquiñena Marco, Carmen 67,25

175 Bulegoburua (Bekak eta Sarbidea) Arratíbel Aramburo, María 67

178 Administrari Arduraduna (Erabiltzaileari Laguntzeko Unitatea) Salinas Vicente, Begoña 74,3

228 Administrari Laguntzailea O.L. (Liburutegia) Bueno Macaya, Miriam 66,25

303 Administrari Arduraduna (Mekanika, Energetika eta Materialen Beroiz Aldave, Esther 76,

Ingeniaritza Saila)

Iragarkiaren kodea: A0209219