108. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

39/2002 FORU AGINDUA, maiatzaren 8koa, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilariak emana, Emakume Elkarteek eta Sindikatuetako Emakumearen Sailek Nafarroako Emakumearen Kontseiluan izanen dituzten ordezkariak izendatzen dituena.

Nafarroako Emakumearen Kontseilua irailaren 25eko 398/1995 Foru Dekretuaren bidez sortu zen. Organo aholku-emailea da eta haren xede nagusiak emakumeen ordezkaritza artikulatzea, eztabaida eta komunikazioa ahalbidetzea eta Nafarroako Emakumearen Institutuari esleituriko lanetan parte hartzeko marko bat ezartzea dira.

Martxoaren 8ko 351/1996 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Emakumearen Kontseiluaren osaera eta funtzionamendurako araubidea ezarri ziren. Foru Agindu horren 2.2. artikuluak xedatzen du artikulu horretako lehen lerroaldeko d), e) eta f) letretan aipatzen diren kontseilukideak kasuan kasuko entitateek proposatu eta Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilariak izendatuko dituela. Entitate ordezkatu horiek Nafarroako Emakumearen Institutuko Zentsuan inskribaturik egon beharko dute.

Hori horrela, entitate horiek egindako proposamenak jaso direlarik, indarra duten xedapenen arabera,

AGINDU DUT:

1. artikulua. Ondoko hauek Nafarroako Emakumearen Kontseiluko kide izendatzea, ordezkaritzarik handiena duten sindikatuetako Emakumearen Sailen eta Emakume Elkarteen ordez:

-Vanesa Goñi Oroz andrea, Iruñeko "La Majari" elkartekoa, osasun eta laguntzaren esparruko elkarteen ordez.

-María de los Ángeles Cortes Compains andrea, "La Plana" elkartekoa, hezkuntza, gizarte eta kultur esparruko elkarteen ordez.

-Rebeca Arrarás Paños andrea, Iruñeko "Amedna" elkartekoa, lan prestakuntza eta enpleguaren esparruko elkarteen ordez.

-María Pilar Alzueta Zabalza andrea, Irunberriko "Iturriotz" elkartekoa, Zangozako merindadeko emakume elkarteen ordez.

-Lourdes Alegría Fernández andrea, Iguzkitzako "Montejurra" elkartekoa, Lizarrako merindadeko emakume elkarteen ordez.

-Rosario López Sánchez andrea, Iruñeko "Asima" elkartekoa, Celina Cano Orradre andrea, Atarrabiako "Irati" elkartekoa eta Begoña Armendáriz Murillo andrea, Orkoiengo "Sorgintza" elkartekoa, Iruñerriko merindadeko emakume elkarteen ordez.

-Concepción San Argimiro Garayoa andrea, Murillo el Frutoko "El Cambio" elkartekoa, Erriberriko merindadeko emakume elkarteen ordez.

-María Carmen Sola Jarauta andrea, Cabanillasko "Amanecer" elkartekoa, Tuterako merindadeko emakume elkarteen ordez.

-Arantza Hernández Lacalle andrea, CCOO Sindikatuko Emakumearen Sailekoa eta Arantza Biurrun Gurpegui andrea, UGT Sindikatuko Emakumearen Departamentukoa, Nafarroan ordezkaritzarik handiena duten sindikatuetako Emakumearen Sailen izenean.

2. artikulua. Nafarroako Emakumearen Kontseiluko kide horiek bi urterako izendatu dira eta Kontseiluaren barrenean eztabaidetan parte hartu eta erabakiak hartzeko hizpidea eta botoa izanen dute.

3. artikulua. Foru Agindu hau interesatuei jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren zortzian.-Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilaria, Calixto Ayesa Dianda.

Iragarkiaren kodea: A0207579