108. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

389/2002 FORU AGINDUA, uztailaren 22koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren martxoaren 26ko 83/2002 Foru Aginduaren bidez onetsitako deialdia behin betikoz ebatzi eta Tafallako eta Tuterako Irakasleentzako Laguntza Zentroetako zuzendari izateko destinoak, zerbitzu eginkizunetan, adjudikatzen dituena.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak martxoaren 26an emandako 83/2002 Foru Aginduaren bidez, Tafallako eta Tuterako Irakasleentzako Laguntza Zentroetako zuzendarien lanpostuak merezimendu lehiaketa bidez eta zerbitzu eginkizunetan betetzeko deialdia onetsi zen.

Aipatu Foru Aginduan adierazitako Hautapen Batzordeak izangaien balorazioa egin duelarik eta, deialdiaren behin-behineko ebazpena argitaratu ondoren, erreklamazioak eta ukoak egiteko irekitako epea amaitu delarik, bidezko da behin betiko ebazpena ematea, Hautapen Batzordeak egin duen proposamenari jarraikiz.

Adierazitakoa ikusita, apirilaren 1eko 165/1996 Foru Dekretuak eman dizkidan eskurantzak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Irakasleentzako Laguntza Zentroetako zuzendari lanpostuetan zerbitzu eginkizunetan aritzeko destinoak adjudikatzea honako funtzionario hauei:

-Izen-deiturak: María Dolores Iracheta Vallés.

-N.A.N.a: 15802677-K

-Adjudikatutako destinoa: Tafallako I.L.Z.ko zuzendaria.

-Behin betiko destinoa: Tafallako Haur eta Lehen Hezkuntzako "Marqués de la Real Defensa" Ikastetxe Publikoa (maistra).

-Izen-deiturak: Angel Cuadal Agoiz.

-N.A.N.a: 17154157-K

-Adjudikatutako destinoa: Tuterako I.L.Z.ko zuzendaria

-Behin betiko destinoa: Cintruenigoko "La Paz" D.B.H.I. (Bigarren Hezkuntzako irakaslea).

2. Zerbitzu eginkizunetan aritzeko baimenak urte baterako izanen dira, zehazki, 2002ko irailaren 1etik 2003ko abuztuaren 31ra arte. Dena dela, luzapenak egin ahalko dira, Nafarroako Foru Komunitateko irakasleen etengabeko prestakuntzaren sarea sortu, egituratu eta antolatzeko arauak ematen dituen ekainaren 17ko 245/1996 Foru Dekretuari jarraikiz.

3. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Foru Agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

5. Foru Agindu hau igortzea Idazkaritza Teknikora, Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileri Atalera, Nomina eta Gizarte Aseguruen Atalera eta Langileriaren Plantilla eta Aurrekontuen Kontrolerako Bulegora, Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzura eta interesatuei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren hogeita bian.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: A0208340