108. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

167/2002 FORU DEKRETUA, uztailaren 22koa, Juan Francisco Elizari Huarte jauna Nafarroako Liburutegi Nagusiaren Ataleko buru izendatzen duena. Erabaki horrek uztailaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren bigarren idatz-zatian xedatzen du Foru Komunitateko Administrazioko atalburu eta bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez. Izendatuek Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak izan beharko dute nahitaez.

Horiek horrela, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta biko uztailaren hogeita bian egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Juan Francisco Elizari Huarte jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari atxikitako funtzionarioa, Nafarroako Liburutegi Orokorraren Ataleko buru izendatzea bitarte baterako. Erabaki horrek 2002ko uztailaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren hogeita bian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: A0208437