108. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

165/2002 FORU DEKRETUA, uztailaren 22koa, José Ortega García jauna Liburutegi Zerbitzuko zuzendari izendatzen duena. Erabaki horrek uztailaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa aruatzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 48.2 artikuluaren arabera, zerbitzuetako zuzendariak Nafarroako Gobernuak izendatu eta kargutik kenduko ditu, kasuan kasuko kontseilariak proposaturik.

Hori horrela, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta biko uztailaren hogeita bian egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-José Ortega García jauna Liburutegi Zerbitzuko zuzendari izendatzea. Erabaki horrek 2002ko uztailaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren hogeita bian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: A0208435