108. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

203/2002 FORU AGINDUA, uztailaren 17koa, Ekonomia eta Ogasuneko Kontseilariak emana, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz, ondoko testu hauen aldarazpena eginen duen Foru Dekretuaren Proiektua jendaurreko tramitera atera dituena: ekainaren 11ko 152/2001 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Zerga-Ikuskatzailetzaren Erregelamendua; Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zergen arloko arau-hauste eta zehapenei buruzko Zergen Foru Lege Orokorraren xedapenak garatu dituen ekainaren 11ko 153/2001 Foru Dekretua, eta, azkenik, uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuaren bidez onetsi den Nafarroako Foru Komunitateko Zergabilketari buruzko Erregelamendua.

Foru Komunitatearen Gobernu eta Administraziorako apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 57.2. artikuluak ezarri du zilegi dela eskumenak dituen kontseilariak erregelamenduzko arauen proiektuak jendaurreko informazioko tramitera ateratzea, baldin eta arauaren izaerak horrela egitea aholkatzen badu.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Foru Dekretuaren Proiektu bat egin du. Testu horren bidez ondoko hauek aldarazi dira: ekainaren 11ko 152/2001 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Zerga-Ikuskatzailetzaren Erregelamendua; Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zergen arloko arau-hauste eta zehapenei buruzko Zergei buruzko Foru Lege Orokorraren xedapenak garatu dituen ekainaren 11ko 153/2001 Foru Dekretua, eta, azkenik, uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuaren bidez onetsi den Nafarroako Foru Komunitateko Zergabilketari buruzko Erregelamendua.

Arau eta Zerga Arloaren Garapenerako Zerbitzuak egin duen txostenean frogatu da foru dekretuaren proiektuak, horrek duen edukiaren arabera, interesatu kopuru handi eta oraindik ere zehaztugabean izanen duela eragina, eta baita horiek elkartzen eta eskuordetzen dituzten talde eta erakundeengan ere.

Horrenbestez eta beraien legezko eskubide eta interesei dagokienez ukituak izan daitezkeen herritarrek esan nahi dutena entzutearen ondoreetarako,

AGINDU DUT:

Lehenengoa.-Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea jarraiko testuak aldarazten dituen Foru Dekretuaren Proiektua: ekainaren 11ko 152/2001 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Zerga-Ikuskatzailetzaren Erregelamendua; Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zergen arloko arau-hauste eta zehapenei buruzko Zergei buruzko Foru Lege Orokorraren xedapenak garatu dituen ekainaren 11ko 153/2001 Foru Dekretua, eta, azkenik, uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuaren bidez onetsi den Nafarroako Foru Komunitateko Zergabilketari buruzko Erregelamendua. Horri dagokion testua Foru Agindu honen Eranskinean azaltzen da.

Bigarrena.-Hogei egun balioduneko epea ematen da, adierazi den foru dekretuaren proiektu hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko den egunaren biharamunetik zenbatuko dena, herritar ukituek beraien eskubide eta interesak defendatzeko bidezkotzat jotzen ahal dituzten alegazioak aurkez ditzaten Ekonomia eta Ogasun Departamentuan.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren hamazazpian.-Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, Francisco J. Iribarren Fentanes.

E R A N S K I N A

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Zerga-Ikuskatzailetzaren Erregelamendua aldarazi duen Foru Dekretuaren Proiektua, ondoko hauek aldarazten dituena: ekainaren 11ko 152/2001 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Zerga-Ikuskatzailetzaren Erregelamendua; Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zergen arloko arau-hauste eta zehapenei buruzko Zergei buruzko Foru Lege Orokorraren xedapenak garatu dituen ekainaren 11ko 153/2001 Foru Dekretua, eta, azkenik, uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuaren bidez onetsi den Nafarroako Foru Komunitateko Zergabilketari buruzko Erregelamendua.

Honako Foru Dekretu honek jarraian adieraziko diren testu hauen artikulu jakin batzuk aldarazi ditu, hain zuen ere ekainaren 11ko 152/2001 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Zerga-Ikuskatzailetzaren Erregelamenduarenak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zergen arloko arau-hauste eta zehapenei buruzko Zergei buruzko Foru Lege Orokorraren xedapenak garatu dituen ekainaren 11ko 153/2001 Foru Dekretuarenak, eta, azkenik, uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuaren bidez onetsi den Nafarroako Foru Komunitateko Zergabilketari buruzko Erregelamendua.

Aldarazpen horien arrazoi nagusia Zergei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorrean gertatu diren aldaketak izan dira.

Izan ere, martxoaren 14ko 3/2002 Foru Legeak zati baten aldarazi zituen zerga eta tributuen arloko neurri batzuk eta, horrek, besteak beste Zergei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 36.2, 38, 69.4 eta 70.1.a) artikuluen aldarazpenak eragin ditu. Bada, aldaketa horiekin bat eginez derrigorrezkoa da orain erregelamenduetako arau batzuk aldatzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Zerga-Ikuskatzailetzaren Erregelamenduaren 23.2. artikuluak ezarri duen erregulazio berriak zergen esparruko eskuordetzaren figurari buruzko zenbait alderdi garatu ditu, esparru horretan mentsaren batzuk egon zeudelako. Bereziki adierazi den eskuordetza hori nola benetakotu behar den zehazten du.

Ahalmena benetakotzeko forma era malguagoan arautu da, baldin eta era egokian frogatzen bada Zuzenbidean baliagarriak diren eretatik edozeinetan egiten ahal delako, eta mantendu egiten da eskumenak dituen administrazioko organoan azaltzeko behar zen benetakotzea. Desagertu egin da notarioaren sinadura legeztatua zuten dokumentu publiko edo probatuen bidez baino ezin ziurtatzeak eragiten zuen gehiegizko zurruntasuna. Aldi berean, adierazi da baliagarria dela, Zergei buruzko Foru Lege Orokorrak erregulatzen dituen prozedura guztietan eskuordetza benetakotzearen ondoreetarako, Administrazioak onesten dituen dokumentuetan azaltzen den sinadura. Gai horri buruz argitu behar da arauan testuak ez duela, hitzez hitz, bereizketarik egiten dokumentu normalizatu horiek erabiltzen ahal diren prozedurei dagokienez. Ondorioz, horren aplikazioa ez da mugatuko administrazioko bideko egintzen kudeaketa, ikuskapen, bilketa eta berrikuspenera, eta, aldi berean, zehapen-prozeduretara hedatuko da, eta, besteak beste, zergetako erantzukizun esparruetara, bermeen kostuen itzulketa eta balorazioei buruzko aurretiazko akordioetan aplikatuko da.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Zerga-Ikuskatzailetzaren Erregelamenduaren 23.8. artikuluaren aldarazpenaren xedea, beste alde batetik, Foru Komunitatearen ahalmenak eta eskumenak babestea da, esperientziak behin eta berriz frogatu duelako zerga-harremanak ez direla errazak egoitza Nafarroarik kanpo duten subjektuekin, batez ere hala kudeaketaren fasean nola bilketaren fasean, maula gertatzen den kasuetan; baina, hori ez ezik, aldi berean, zehatz adierazten eta ezartzen du Nafarroako lurraldean izanen den eskuordea izendatzeko beharrezkoa dela aparteko kasua izatea eta era egokian bidezkotuta egotea.

Halaber, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Zerga-Ikuskatzailetzaren Erregelamenduari xedapen gehigarri bat eransten zaio, hain zuzen ere Zergei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 9.3. artikuluaren hedakuntza argitzearen ondoreetarako. Zerga ordaindu behar dutenak eta zerga-prozedura baten interesatuak edo alderdia direnak berdinesteak ez du izan behar, printzipioz behintzat, arazorik, Zergei buruzko Foru Lege Orokorraren 9.1. artikuluan aintzatesten diren eskubideak zergen aplikazioari lotuta dauden zerga-prozedurengatiko ukituenak baino ez direlako. Arestian aipatu den berdinespen horrekin eskubide edo ahalmen horien titularren perimetroa nahi da zabaldu. Zerga ordaindu behar duenak ez ezik, eskubide eta ahalmen horien jasotzaileak dira zerga-prozedura bateko interesatuak eta alderdia direnak. Eskubideen titulartasunaren esparruaren zabalkuntza horrekin, argi dagoen bezala, ez da horien inolako mugarik jartzen. Halaber, ez da antzematen erregimen juridiko eta guztiendako administrazioko prozeduraren arloko administrazioko arautegiaren inolako haustetik. Dena dela, azpimarratu nahi da legeak esaten duenarekin bat datozen prozedurazko eskubideak ditugula mintzagai, berdinespena bakarrik delako zerga-prozedura baten alderdi edo interesatuaren izaera dutenentzat.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zergen arloko arau-hauste eta zehapenei buruzko Zergen Foru Lege Orokorraren xedapenak garatu dituen ekainaren 11ko 153/2001 Foru Dekretuaren 21.1.c) artikuluak ekarri duen erregulazio berriaren xedea bere edukia Zergen Foru Lege Orokorraren 69 eta 70. artikuluetan egin diren aldarazpenei egokitzea da. Izan ere, Nafarroako Gobernuak lanbide ofizialen betearazpena etetea erabakitzeko duen eskumena mugaz kanpokotzat jotzen ahal da, eta ezabatu egin da.

Nafarroako Foru Komunitatearen Zergabilketari buruzko Erregelamenduaren 166.1. artikuluaren aldarazpenaren xedea Zergen Foru Lege Orokorraren 70.6. artikuluan ezarri denari egokitzea da; azken horren arabera zergen arloko zehapenen betearazpena berez eten egiten da, bermerik aurkezteko beharrizanik gabe, baldin eta sasoiz eta eraz horien aurka bidezkoa den errekurtsoa edo administrazioko erreklamazioa aurkezten bada, eta ezin dira betearazi harik-eta administrazioko bidean irmoak izan arte.

Horren arabera, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak proposatuta eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta biko ...ren ...(e)an egin duen bileran harturiko erabakiaren arabera, ondoko dekretua eman dut

DEKRETUA:

1. artikulua. Ekainaren 11ko 152/2002 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen ekainaren 11ko 152/2002 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Zerga-Ikuskatzailetzaren Erregelamenduaren artikulu batzuk, hain zuzen ere jarraian adierazten direnak, berriz idaztea. Idazkuntza berria hau da:

Lehenengoa.-23. artikulua, 2. atala.

"2. Zuzenbidean baliagarriak diren eretatik edozeinetan benetakotu behar da eskuordetza, hain zuzen ere era egokian frogatzeko balio duena edo, bestela, eskumenak dituen administrazioko organoan aurkeztuz. Baliagarriak izanen dira, ondore guztietarako, zerga-administrazioak onetsiko dituen dokumentu normalizatuak."

Bigarrena.-23. artikulua, 8. atala.

"8. Aparteko kasuetan baino ez eta, beti ere, kasu bakoitzean era egokian bidezkotuta, zerga-administrazioak zergei dagokienez egoitza Nafarroatik kanpo duten subjektu pasiboei eskuorde bat izendatzeko eska diezaiekete, egoitza Nafarroan izanen duena eta horiekin harremanak izatearen ondoreetarako.

Salbuespeneko kasuak izanen dira, bereziki, ondoko hauek:

a) Zerga-betebeharra duenaren atzerakuntzak Zerga-Ikuskatzailetzari informazioa eman behar dionean edo erakunde horrek agindeiak formulatzen dizkionean.

b) Zerga-betebeharra duenak nabarmen ez betetzea kontabilitateko eta erregistroko betebeharrak, edo kontabilitateko liburuak edo zerga-erregistroak desagertzea.

c) Frogatzea zerga-betebeharra duenak zerga-administrazioari ezkutatu egin dizkiola egiten dituen enpresa-jarduerak edo jarduera profesionalak.

d) Zerga-betebeharra duenak tributuen arloan derrigorrez izan behar dituen gainerako jokaerak, esaterako ikuskatzailetzaren jarduketak eragoztea edo horiei jazartzea, baldin eta Erregelamendu honen 42. artikuluan bildu diren kontzeptu eta zerrendakoak badira."

Hirugarrena.-Xedapen gehigarri bat jartzea.

"XEDAPEN GEHIGARRIA

Zergen Foru Lege Orokorraren 9. artikuluaren 3. atalean ezarri denari dagokionez, zerga-betebeharra dutenen kontzeptua zerga-prozedura bateko interesatu edo alderdi diren guztiei hedatzearena prozedura horretan pertsona horiei guztiendako administrazioko legerian ezarri diren prozedurazko eskubideak aintzatesteko baino ez da.

2. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zergen arloko arau-hauste eta zehapenei buruzko Zergen Foru Lege Orokorraren xedapenak garatu dituen ekainaren 11ko 153/2001 Foru Dekretuaren 21. artikuluaren 1. ataleko c) letraren idazkuntzaren edukia hau izanen da:

"c) Enplegua edo kargu publikoa etetea, gehienez urte batera arte."

3. artikulua. Uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuaren bidez onetsi den Nafarroako Foru Komunitateko Zergabilketari buruzko Erregelamenduaren 166. artikuluaren 1. atalaren idazkuntza berria ondokoa da:

"1.Errekurtsoak edo erreklamazio ekonomiko-administratiboak ezartzeak ez du etengo aurkaratu den egintza horren betearazpena, horrek dituen legezko ondoreekin, eta egintza horien barruan daude kuoten, likidatu diren eskubideen edo korritu eta errekarguen bilketa."

AZKEN XEDAPENA

Foru Dekretu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Iragarkiaren kodea: A0208232