108. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A Castel Ruiz Kulturunea

Tuterako Udalaren "Castel Ruiz Kultur Zentroa" erakunde autonomoaren 2002ko lan eskaintza publikoa

Tuterako Udaleko alkate udalburuak erabaki hau hartu zuen, 2002ko uztailaren 2an:

Tuterako Udalak, 2002ko maiatzaren 31n egin osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, behin betikoz onetsi zuen Udalaren eta bere erakunde autonomoen 2002ko plantilla organikoa.

Kontuan hartuz, Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluari apirilaren 21eko 11/1999 Legeak eman dion idazketa berriak alkateari ematen dizkion eskumenen artean g) lerrokadan honela agertzen dela: "Lan eskaintza publikoa onestea, osoko bilkurak onetsitako aurrekontuari eta plantilla organikoari jarraikiz, langileak hautatzeko probetarako eta lanpostuak betetzeko deialdietarako oinarriak onestea eta finko eta aldizkakoak ez diren ordainsari osagarriak partitzea".

Horiek horrela, ebatzi dut:

Lehenbizi.-Tuterako Udalaren "Castel Ruiz Kultur Zentroa" erakunde autonomoaren 2002ko lan eskaintza publikoa onestea. Hona hemen:

Lanpostu kopurua: 1. Maila edo taldea: B. Sarbidea: OL. Lanpostuaren izena eta destinoa: Saxofoiko eta Musika Hizkuntzako irakasle laguntzailea.

Lanpostu kopurua: 1. Maila edo taldea: B. Sarbidea: OL. Lanpostuaren izena eta destinoa: Tronpetako eta Musika Hizkuntzako irakasle laguntzailea.

Lanpostu kopurua: 1. Maila edo taldea: B. Sarbidea: OL. Lanpostuaren izena eta destinoa: Musika Hizkuntzako irakasle laguntzailea.

Lanpostu kopurua: 1. Maila edo taldea: D. Sarbidea: O. Lanpostuaren izena eta destinoa: zerbitzu anitzetako enplegatua.

Bigarrenik.-Hura Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Tuteran, bi mila eta biko uztailaren bian. Alkate udalburua, Luis Campoy Zueco.

Iragarkiaren kodea: A0208261