108. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

U.C.1/U.I.IX-Beloso (C.D. Amaya) unitaterako xehetasun azterlana Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Alkatetzak, 2002ko uztailaren 5ean, ebazpen hau eman zuen:

"Ikusirik Faustino Rodríguez Semberoiz jaunak Ciudad Deportiva Amaya ordezkatuz tramitatzeko aurkeztu duen agiria, eta kontuan hartuz Hirigintzako Udal Gerentziako zerbitzu teknikoek 2002ko uztailaren 1ean egin txostena, espedientean dagoena,

Ebatzi dut:

1. Hasiera batean onestea U.C.1/U.I.IX-Beloso (C.D. Amaya) unitaterako xehetasun azterlana.

2. Ukituei erabakiaren berri ematea, eta espedientea hamabortz egun baliodunean jendaurrean edukitzea, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Argitara bedi, halaber, hemengo egunkarietan".

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren hamabortzean. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0208260