108. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Laguntza teknikoaren kontratuaren esleipena, zerbitzu hauek emateko: Mairagako Mankomunitateko hornidura eta saneamendu instalazioak mantendu, zaindu, garbitu, konpondu eta haien kudeaketa teknikoa egitea

Mairagako Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2002ko ekainaren 10ean egin bilkura arruntean, erabaki hau hartu zuen, bertzeak bertze:

"Sogesur, S.A. enpresari laguntza teknikoaren kontratua esleitzea, zerbitzu hauek emateko: Mairagako Mankomunitateko hornidura eta saneamendu instalazioak mantendu, zaindu, garbitu, konpondu eta haien kudeaketa teknikoa egitea. Zenbatekoa seiehun eta bederatzi mila zortziehun eta hiruretan hogeita hemeretzi euro eta berrogeita hamazazpi zentimo da, BEZa barne (609.879,57 euro, BEZa barne)".

Tafallan, bi mila eta biko uztailaren hamabortzean. Mankomunitateko burua, Javier Santalla Prieto.

Iragarkiaren kodea: A0208259