108. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A B L I T A S

Lizitazio iragarkia. Haur Hezkuntzako (0tik 3 urtera) lehen zikloko ikastetxerako ekipamendua kontratatzea

Kontratuaren xedea: Haur Hezkuntzako (0tik 3 urtera) lehen zikloko ikastatxerako ekipamendua kontratatzea.

Adjudikazio bidea: lehiaketa publikoa. Prozedura irekia. Presako tramitazioa.

Kontratuaren epea: 2002ko urriaren 1a da ekartzeko azken eguna.

Aurrekontua: 90.151,82 euro.

Behin-behineko bermea: 1.803,03 euro.

Behin betiko bermea: adjudikazio prezioaren % 4.

Agiriak interesatuen eskura egonen dira Ablitasko Udalaren bulegoetan, astelehenetik ostiralera, 12:00etatik 14:00etara, iragarki honen epean.

Eskaintzen aurkezpena: Udalaren erregistro orokorrean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuta, 14. egun naturaleko eguerdiko hamabiak arte.

Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio baldintzen pleguan aipatzen direnak; jatorrizkoak edo kopia kautotuak aurkeztuko dira.

Proposamen eredua: baldintzen pleguan dagoena.

Proposamen ekonomikoak irekitzea: proposamenak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik aitzina kontatuta, 5. egun balioduneko eguerdiko ordu batean.

Ablitasen, bi mila eta biko abuztuaren hogeita hiruan. Alkatea, Inmaculada Pinilla Baigorri.

Iragarkiaren kodea: A0209310