93. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ZIZUR NAGUSIA

E D I K T U A

Zizur Nagusiko Udaleko albiente izateko lau lanpostu, funtzionario izaerakoak, betetzeko oposizioko epaimahaia Herriko Etxeko bilkura aretoan bildu zen eguerdiko ordu bat eta erdietan, Luis María Iriarte Larumbe mahaiburu zela honako mahaikideen laguntzarekin: Jesús Javier Múgica Martinena (idazkari gisa), Iñaki Velasco Alza, Alfredo Ondarra Ramos eta Jesús Maria Belzunce Galbarra. Ikusirik, bertan, Roberto Recalde Pascal eta Eduardo Callejas Cervera jaunek udaltzainen 1993/1994ko oinarrizko ikastaroan lortutako kalifikazioak, albiente izateko lanpostuetarako izangai baitira txanda murriztuan,

Erabaki da:

1. Roberto Recalde Pascal eta Eduardo Callejas Cervera jaunek egindako udaltzainen oinarrizko ikastaroa baliozkotzea eta, hortaz, deialdiko 5.2.2 oinarrian ezarritako oinarrizko prestakuntza ikastaroa egitetik salbuestea. Halaber, 6.4 oinarrian ezarritako ondorioetarako, ikastaro hartan eskuratutako 421,91 eta 484,74 puntuak ematea, hurrenez hurren.

2. Deialdiko 6.5 oinarrian ezarritakoarekin bat, Roberto Recalde Pascal eta Eduardo Callejas Cervera jaunei, hurrenez hurren, 559,84 eta 620,27 puntu ematea, azken kalifikazio gisa, hautapenaldiko eta baliozkotutako prestakuntza ikastaroko puntuak batuta.

3. Deialdiko 8.1 oinarrian xedatutakoarekin bat, Roberto Recalde Pascal eta Eduardo Callejas Cervera jaunek gainditu dutela deklaratzea eta Zizur Nagusiko Udaleko albiente izenda ditzatela proposatzea.

Zizur Nagusian, bi mila eta bateko ekainaren hogeita bian. Epaimahaiko burua, Luis María Iriarte Larumbe.

Iragarkiaren kodea: A0106796