93. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

R I B A F O R A D A

Aurrekontuko aldaketak behin betiko onetsita

Ribaforadako Udalak, aurtengo martxoaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Udalaren 2000ko aurrekontu arruntean egindako aldaketen espediente batzuk.

Hasierako onespen horren iragarkia 2001eko 64. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, maiatzaren 25ean, argitaratu zen eta jendaurreko epean herritar edo interesatu batek ere ez duenez erreklamaziorik aurkeztu, aldaketa horiek behin betiko onetsi dira. Hona hemen zehazki:

UDALAREN KIROL KONTSEILUA

31400-16001 "Gizarte Segurantza" kontusaila: 240.000 pezeta. Kreditu gehikuntza, kontusail honetan kreditua partzialki deuseztatuz zenbateko berarekin finantzatua: 45208-13100 "Emakumezkoen areto-futboleko eta futboleko langileak".

45201-21100 "Kirol instalazioak zaindu eta konpontzea" kontusaila: 150.000 pezeta. Kreditu gehikuntza, kontusail honetan kreditua partzialki deuseztatuz zenbateko berarekin finantzatua: 45206-13100 "Karateko langileak".

45201-48902 "Federazioko fitxak, izen-emateak... ikastaro eta lehiaketetarako" kontusaila: 325.000 pezeta. Kreditu gehikuntza, dirusarreretako 4. kapituluan (45501 "Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuaren dirulaguntza" kontusaila) dirusarrera gehiago bilduta zenbateko berarekin finantzatua.

45212-62300 "Gimnasiorako makinak" kontusaila: 470.000 pezeta. Kreditu gehikuntza, dirusarreretako 4. kapituluan (45501 "Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuaren dirulaguntza" kontusaila) dirusarrera gehiago bilduta zenbateko berarekin finantzatua.

01100-34900 "Zenbait finantza-gastu" kontusaila: 3.000 pezeta. Kreditu gehikuntza, kontusail honetan kreditua partzialki deuseztatuz zenbateko berarekin finantzatua: 45207-22709 "Areto-futboleko langileak".

UDALAREN MUSIKA ESKOLA

4230-34900 "Zenbait finantza-gastu" kontusaila: 37.000 pezeta. Kreditu berezia, kontusail honetan kreditua partzialki deuseztatuz zenbateko berarekin finantzatua: 4230-23008 "Gitarrako irakaslearen kilometrajea".

4230-13110 "Pianoko irakaslea" kontusaila: 53.000 pezeta. Kreditu gehikuntza, kontusail honetan kreditua partzialki deuseztatuz zenbateko berarekin finantzatua: 4230-23009 "Solfeo eta tronboiko irakaslearen eta zuzendariaren kilometrajea".

4230-13104 "Klarineteko irakaslea" kontusaila: 24.000 pezeta. Kreditu gehikuntza, kontusail honetan kreditua partzialki deuseztatuz zenbateko berarekin finantzatua: 4230-23009 "Solfeo eta tronboiko irakaslearen eta zuzendariaren kilometrajea".

4230-13105 "Saxofoiko irakaslea" kontusaila: 31.000 pezeta. Kreditu gehikuntza, kontusail honetan kreditua partzialki deuseztatuz zenbateko berarekin finantzatua: 4230-23009 "Solfeo eta tronboiko irakaslearen eta zuzendariaren kilometrajea".

4230-13106 "Tronpetako irakaslea" kontusaila: 44.000 pezeta. Kreditu gehikuntza, kontusail honetan kreditua partzialki deuseztatuz zenbateko berarekin finantzatua: 4230-23009 "Solfeo eta tronboiko irakaslearen eta zuzendariaren kilometrajea".

4230-13106 "Gitarrako irakaslea" kontusaila: 18.000 pezeta. Kreditu gehikuntza, kontusail honetan kreditua partzialki deuseztatuz zenbateko berarekin finantzatua: 4230-23009 "Solfeo eta tronboiko irakaslearen eta zuzendariaren kilometrajea".

Ribaforadan, bi mila eta bateko ekainaren hemeretzian. Alkate udalburua, Pascual Arriazu García.

Iragarkiaren kodea: A0106588