93. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

LOS ARCOS

Los Arcosko eraikinak lehen aldiz okupatu edo erabiltzeko lizentziak ematea arautzen duen udal ordenantza

Los Arcosko Udalak, 2001eko ekainaren 7an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi baitzuen "Los Arcosko eraikinak lehen aldiz okupatu edo erabiltzeko lizentziak ematea arautzen duen udal ordenantza", jendaurrean egonen da 30 egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legean (324. artikulua eta hurrengoak) eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean (12. artikulua eta hurrengoak) xedatutakoarekin bat, epe horrek dirauen bitartean aztertzen ahalko da aipatu ordenantza hori, Los Arcosko Udalaren bulegoetan, Udaletxeko lehenbiziko solairuan (Foruen kalea, 1), eta herritarrek nahiz bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkezten ahalko dituzte. Epe hori amaitzen bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi dela ulertuko da.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta bete dadin.

Los Arcosen, bi mila eta bateko ekainaren zortzian. Alkate udalburua, Jerónimo Gómez Ortigosa.

Iragarkiaren kodea: A0106139