93. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A R A S O A I N

Hasierako onespena 2001eko aurrekontu orokor eta bakarreko aldaketei

Barasoaingo Udaleko Batzorde Kudeatzaileak, 2001eko ekainaren 7an egindako osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea ondotik aipatzen diren aurrekontuko aldaketak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/95 Foru Legean eta aurrekontua betearazteko oinarrietan xedatutakoaren arabera:

Gastuetako kontusailak:

Aldaketa: 3/01. 121.22603. "Juridikoak eta auziak". Zenbatekoa: 3.918.778 pezeta. Aldaketa mota: kreditu berezia.

Aldaketa: 4/01. 432.601. "Azpiegiturak eta erabilera publikorako ondasunak". Zenbatekoa: 10.000.000 pezeta. Aldaketa mota: kreditu gehikuntza.

Finantzabidea: gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Barasoaingo Udalaren iragarki oholean argitara ematen denetik hasita, interesa dutenek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten.

Jendaurreko epe hori amaitzen denean, alegaziorik aurkeztu ez bada, espedientea behin betikoz onetsi dela ulertuko da.

Barasoainen, bi mila eta bateko ekainaren zortzian. Batzorde Kudeatzaileko burua, Carlos Izuriaga Eslava

Iragarkiaren kodea: A0106135