93. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

825/2001 FORU AGINDUA, uztailaren 4koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, 2001. urtean galondo-erreketak hasteko eguna paratu eta nola egin arautzen duena.

Ekainaren 27ko 236/1991 Foru Dekretuak, galondo- erreketak arautu eta bertan behera uztea sustatzen duenak, 4. artikuluan ezartzen du aipatu Foru Dekretua garatzeko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak eman beharreko Foru Aginduan ezartzen diren egunak baino lehen ezin izanen direla galondo-erreketak hasi Nafarroako udalerrietan.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. artikulua. 1. Galondo-erreketak ezin izanen dira egin 2001eko abuztuaren 1a baino lehenago, ondoko udalerri hauetatik hegoaldera daudenetan: Aras, Bargota, Armañantzas, Santsol, Los Arcos, Lukin, Arroitz, Deikaztelu, Oteitza-Iguzkitza, Larraga, Mendigorria, Obanos, Añorbe, Barasoain, Garinoain, Puiu, Leotz, San Martin Unx, Uxue, Galipentzu, Zare, Oibar, Irunberri, Ledea eta Xabier.

2. Aipatutako udalerri horietan eta horietatik iparraldera daudenetan, galondo-erreketak ezin izanen dira egin 2001eko irailaren 1a baino lehen.

2 artikulua. 2002ko galondo-erreketak arautuko dituen Foru Agindua argitaratu arte, horretarako baimenak udalek eman ahalko dituzte, salbuespen gisa, betiere ureztatzeko lurrak izan eta aurreko uztaren ondotik bigarren bat egitea baldin badute helburu.

3. artikulua. Erreketa egiteko Udalaren baimena erdietsi arren begiratu egin beharko da erreketa egunerako Nafarroako Gobernuaren debekurik ba ote den. Horri buruzko informazioa egunkarietan lor daiteke, edo bestela SOS Nafarroako 112 telefonora dohainik deituta.

4. artikulua. Udalek egunero gehienez eman ditzaketen galondo-erreketarako baimenak Foru Agindu honen I. eranskinean daudenak izanen dira.

5. artikulua. Galondoak erretzeko baimenak, Foru Agindu honen II. eranskinean agertzen den ereduaren araberakoak, udaletxeetan emanen zaizkie nekazariei.

6. artikulua. Debeku da igandeetan eta jaiegunetan galondoak erretzea.

AZKEN XEDAPENA

Foru Agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta bateko uztailaren lauan.-Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

I. ERANSKINA

Udalek, galondoak erretzeko, egunero gehienez eman ditzaketen baimenak

HEGOALDEA

ABLITAS 25

ALLO 13

ANDOSILLA 22

ARGUEDAS 22

ARTAXOA 20

AZAGRA 25

BARILLAS 4

BEIRE 10

BERBINTZANA 12

BUÑUEL 10

CABANILLAS 9

CADREITA 18

CAPARROSO 17

CARCAR 12

ZARRAKAZTELU 25

CASCANTE 35

KASEDA 15

CASTEJON 26

CINTRUENIGO 31

CORELLA 80

CORTES 40

FALTZES 39

FITERO 15

FONTELLAS 6

FUNES 25

FUSTIÑANA 31

ELIZAGORRIA 3

LERIN 35

LODOSA 24

MARTZILLA 15

MELIDA 10

MENDABIA 20

MILAGRO 24

MIRANDA-ARGA 20

MONTEAGUDO 10

MURCHANTE 11

MURILLO EL CUENDE 15

MURILLO EL FRUTO 15

ERRIBERRI 22

AZKOIEN 20

PETILLA DE ARAGON 2

PITILLAS 15

RIBAFORADA 27

SAN ADRIAN 21

ZANGOZA 15

SANTAKARA 13

SARTAGUDA 15

SESMA 17

TAFALLA 19

TORRES DEL RIO 4

TUTERA 110

TULEBRAS 2

VALTIERRA 19

VIANA 21

VILLAFRANCA 22

IPARRALDEA

ABAIGAR 1

ABARTZUZA 2

ABAURREGAINA 3

ABAURREPEA 2

ABERIN 4

ADIOS 1

AGUILAR KODESKOA 2

OIBAR 14

ALTSASU 18

ALLIN 7

AMESKOABARREN 7

ANTZIN 3

ANTSOAIN 4

ANUE 4

AÑORBE 6

AGOITZ 4

ARAITZ 4

ARANARATXE 1

ARANTZA 2

ARANGUREN 10

ARANO 2

ARAKIL 10

ARAS 4

ARBIZU 6

ARTZIBAR 5

LOS ARCOS 16

ARELLANO 4

ARESO 1

ARIA 1

ARIBE 1

ARMAÑANTZAS 3

ARROITZ 20

ARRUAZU 2

ARTAZU 3

ATETZ 3

AIEGI 3

AZUELO 3

BAKAIKU 3

BARAÑAIN 1

BARASOAIN 3

BARBARIN 2

BARGOTA 6

BASABURUA 2

BAZTAN 5

BERASKOAIN 3

BERIAIN 1

BERRIOBEITI 1

BERRIOZAR 1

BERTIZARANA 1

BETELU 1

BIURRUN-OLKOTZ 2

AURITZ 1

BURGI 1

BURLATA 1

BUSTO, EL 2

CABREDO 3

GAZTELUBERRI 2

ZIORDIA 3

ZIRAUKI 6

ZIRITZA 1

ZIZUR 4

DESOJO 3

DEIKAZTELU 10

DONAMARIA 1

ETXALAR 1

ETXARRI 1

ETXARRI-ARANATZ 14

ETXAURI 2

EGUESIBAR 4

ELGORRIAGA 1

ELORTZIBAR 3

ENERITZ 2

ERATSUN 1

ERGOIENA 14

ERROIBAR 7

EZKAROZE 1

ESLABA 5

ESPARTZA-ZARAITZU 1

ESPRONTZEDA 2

LIZARRA 19

ESTERIBAR 11

ETAIO 1

EULATE 2

EZKABARTE 4

EZKURRA 1

EZPOROGI 1

GALAR 5

GALIPENTZU 5

GALOZE 1

GARAIOA 1

GARDE 1

GARINOAIN 2

GARRALDA 1

GENEVILLA 2

GOIZUETA 1

GOÑERRI 3

GORZA 1

GESALATZ 12

GIRGILLAO 4

UHARTE 3

UHARTE-ARAKIL 3

IBARGOITI 3

IGUZKITZA 4

IMOTZ 4

IRAÑETA 1

IRURTZUN 1

IZABA 1

ITUREN 1

ITURMENDI 3

ITZA 4

ITZAGAONDOA 3

ITZALTZU 1

JAURRIETA 1

XABIER 1

TXULAPAIN 4

LABAIEN 1

LAKUNTZA 6

LANAIBAR 3

LANTZ 1

LAPOBLACION 4

LARRAGA 25

LARRAGOA 2

LARRAUN 1

LEATXE 1

LEKUNBERRI 3

LEGARDA 2

LEGARIA 3

LEITZA 1

LEOTZ 4

LERGA 4

LEZAUN 2

LEDEA 6

LIZOAIN 3

LONGIDA 6

IRUNBERRI 12

LUKIN 2

MAÑERU 5

MARAÑON 2

MENDAZA 5

MENDIGORRIA 15

METAUTEN 4

MIRAFUENTES 2

ELO 3

MORENTIN 3

MUES 4

MURIETA 1

MURUZABAL 2

NABASKOZE 8

NAZAR 1

NOAIN 4

OBANOS 4

OKO 2

OTSAGABIA 5

ODIETA 3

OITZ 1

OLAIBAR 2

OLAZTI 10

OLEXOA 1

OLORITZ 10

OLTZA 7

OLLOIBAR 3

ORBAITZETA 1

ORBARA 1

ORKOIEN 1

ORISOAIN 1

ORONTZE 1

OROTZ-BETELU 3

OTEITZA 13

IRUÑA 1

PIEDRAMILLERA 2

GARES 7

PUIU 5

ERROMANTZATUA 6

ERRONKARI 6

ORREAGA 1

ZARE 7

SALDIAS 1

JAITZ 3

SAN MARTIN UNX 15

SANTSOL 3

DONEZTEBE 1

SARTZE 1

SORLADA 2

SUNBILLA 1

TIEBAS-MURU ARTEDERRETA 2

TIRAPU 2

TORRALBA DEL RIO 2

UKAR 2

UXUE 19

ULTZAMA 2

UNTZITIBAR 3

UNTZUE 2

URDAZUBI 1

URDIAIN 6

URRAULGOITI 10

URRAULBEITI 8

URROTZ 1

URROTZ-MALERREKA 1

URZAINKI 1

UTERGA 2

UZTARROZE 1

LUZAIDE 1

BERA 1

BIDANKOZE 1

BIDAURRETA 2

VILLAMAYOR DE MONJARDIN 2

HIRIBERRI-AEZKOA 1

VILLATUERTA 8

ATARRABIA 1

IGANTZI 1

DEIERRI 16

ESA 1

ZABALTZA 2

ZUBIETA 1

ZUGARRAMURDI 1

ZUÑIGA 1

ZIZUR NAGUSIA 1

II. ERANSKINA

Zerealen galondoa erretzeko baimena

....................................................(e)ko Udalak baimena ematen dio .......................... j/a-ari udalerriko ......... poligonoko ........ zk.ko lurzatiko galondoak 2001eko ...........aren ....... (e)an erretzeko.

Baimen hau arduradunak berekin izan beharko du erreketa egunean, eta Ingurumen Departamentuko langileek, foruzainek nahiz guardia zibilek eskatzen badiote, aurkeztu. Galondoen erreketa arautzen duen 236/1991 Foru Dekretuan ezarritako neurriak betez egin beharko da. Neurri horiek baimen honen atzeko aldean irakur daitezke.

2001eko .................................aren ..................(e)an.

Udalaren zigilua ALKATEA

(Sinadura)

INTERESATUA

(Sinadura)

2001eko .........aren .....(e)an.

Jaso dut eta erreketan

hartu beharreko neurriez

jakinaren gainean nago

Udalerako alea

Zerealen galondoa erretzeko baimena

...................................................(e)ko Udalak baimena ematen dio .......................... j/a-ari udalerriko ......... poligonoko ........ zk.ko lurzatiko galondoak 2001eko ...........aren ....... (e)an erretzeko.

Baimen hau arduradunak berekin izan beharko du erreketa egunean, eta Ingurumen Departamentuko langileek, foruzainek nahiz guardia zibilek eskatzen badiote, aurkeztu. Galondoen erreketa arautzen duen 236/1991 Foru Dekretuan ezarritako neurriak betez egin beharko da. Neurri horiek baimen honen atzeko aldean irakur daitezke.

2001eko ...........................aren ........................(e)an.

Udalaren zigilua ALKATEA

(Sinadura)

Interesatuarendako alea

Erreketak egiterakoan hartu beharreko segurtasun neurriak

Baimena duen nekazari bakoitzak zehatz-mehatz bete beharko ditu ondoko gutxieneko segurtasun neurriak:

1. Erreketa egin aitzin Nafarroako Gobernuan informatu beharko da (SOS Nafarroako 112 telefonora deituta) zonaldean erreketako debekurik ba ote den jakiteko.

2. Debekatua dago galondo ez denari su ematea, eta ardura handia jarri beharko da, lursail haietan edo haien mugetan izan daitezkeen alor-bazterrak, errekak, bazter-bideak, lerro antzeko arboladiak edo arboladi ttikiak babesteko.

3. Baliabideen kontrola eraginkorragoa izan dadin, erre beharreko lurzatia arboladi batetik berrogeita hamar metro (50) baino gutxiagora baldin badago, Udalak faxen bidez jakinarazi beharko dio bere eskualdeko Suhiltzaile Parkeari (ondoren, Foru Agindu honen III. Eranskinean heldu da Suhiltzaile Parkeen kokapenaren planoa eta haien fax zenbakiak).

4. Galondoari ez zaio su emanen harik eta eguzkia atera arte, eta erabat itzalia geratu beharko du 20:00ak baino lehen abuztuan, eta 19:00ak baino lehen gainerako hilabeteetan.

5. Galondoari su eman baino lehen, erretzeko dagoen eremuaren mugan, itzalpide bat eginen da, gutxienez lau metroko zerrenda batean hango lurra erabat irauliz eta landare hondar guztiak kenduz.

6. Erreketa orotan, jendea eta materiala nahikoa beharko da sua behar bezala kontrolatzeko, eta erreketa bakoitzeko bost pertsona gutxienez.

7. Debekatua dago erreketari hasiera ematea haizea dabilenean, eta lanak behin hasiz gero haizea sortuko balitz, berehala eman beharko litzaioke bukaera ekintzari sua itzaliz.

8. Erreketa egin den eremua arretaz begiratu beharko da, sua erabat itzali eta gar edo txingarrik agertu gabe gutxienez bi ordu igarotzen diren arte.

9. Baimena duten nekazariek galondo-erreketa egiteko asmoa baldin badute eta autobide edo errepideen inguruko lursailak baldin badira, ez dute erreketa hasiko kea edo suaren norabideak trafikoaren segurtasunean eraginik izan badezake.

Aurkeztu beharreko agiriak: erreketa egin nahi deneko lurzatiaren katastroko orrialdearen fotokopia, erreketaren xede den eremua adierazten duena.

III. ERANSKINA

Suhiltzaile Parkeen eta fax zenbakien zerrenda

Iragarkiaren kodea: A0107392